Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/03/22

Aste Santu artistikoa bizi ezazu

Oraingo honetan plan ederra eskaini nahi dizuegu, zuen seme-alabek Aste Santuko egunetan primeran igaro dezaten, familia bateratzea oporraldi garaian errazteko asmoarekin. Artearen bidez, haurraren garapen emozionala, kognitiboa eta psikomotrizitatea landuko dugu.

Haur Hezkuntzako 2 urteko geletatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko neska-mutilei zuzenduriko egonaldia izango da, bi txandetan: 

  • 1. txanda: apirilak 15, 16, 17 (astelehena, asteartea, asteazkena)
  • 2. txanda: apirilak 23, 24, 25, 26 (asteartetik ostiralera)

 

Ekimen honen ezaugarri orokorrak honakoak dituzue:

  • Ekintza-ordutegia: 9:00etatik 16:00etara.Neska-mutilei hamaiketakoa eta bazkaria emango zaie, ikastetxeko jantoki-zerbitzuak partehartzaileen behar bereziak kontuan hartuko dituelarik.
  • Zerbitzua Claret Askartza Ikastetxean ez dauden familiei ere zuzendurik egongo da.
  • Babes-ordutegia kontratatzeko aukera egongo da, preziotik kanpo. Goizez: 8:00-9:00 ordutegian. Arratsaldez: 16:00-17:00 ordutegian.

 

Kuotak: 1. txanda 130€ // 2. txanda 160€

Izen-ematea gauzatzeko asmoz, hurrengo estekan izena emateko orria eskuragarri duzue: https://goo.gl/forms/jbqFduboZcHMrcJl2

Campus hau Ikastetxean ez dauden familiei ere zabalik egongo da, beraz, lagunekin edo ezagunekin elkarbanatzera animatzen zaituztegu.

Izena-emateko epe bakarra izango dugu otsailaren 21etik martxoaren 29ra bitartean (biak barne). Ekimena garatu ahal izateko gutxieneko 16 izen-emate jaso beharko dira txanda bakoitzeko.

 

Argibide gehiago: CLARET ASKARTZA KIROLDEGIA Tel.: 944 644 828 / Email: egaminde@askartzaclaret.org


Galeria

  • abc

Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).