Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/09/10

KIVA ESKOLA GARA

Ikasturte honetan gure Ikastetxean, Finlandian garatutako eta ikerketan oinarritutako eskola-jazarpenaren aurkako KIVA programa ezarri dugu.

KiVa eskola-jazarpena prebenitzeko eta jazarpen-kasuei modu eraginkorrean aurre egiteko programa bat da, frogatan oinarritua. Prebentzioa funtsezkoa da, baina jazarpenari aurre egitea ere garrantzitsua da, ez baitago jazarpena errotik desagerraraziko duen prebentzio-ahaleginik; jazarpen-kasu bat ezagutzera ematen denean, erabili ahal izango ditugun tresnak behar dira. KiVa-ren hirugarren alderdi garrantzitsu bat da eskolaren egoeraren eta denborarekin gertatzen diren aldaketen etengabeko jarraipena egiten duela; KiVa-n dauden online baliabideei esker egin daiteke hori. Baliabideok eskola bakoitzari buruzko feedbacka ematen dute urtero; zehazki, programaren ezarpenari eta haren emaitzei buruzkoa.

Horrezaz gain, KiVa-k irakasle, ikasle eta gurasoentzako material ugari du; besteak beste, irakasleen gidaliburuak, bideoak, online jokoak, ikasleen eta langileen KiVa galdetegiak, posterrak, txalekoak eta gurasoen gida.

KiVa ez da urtebeteko proiektu gisa diseinatu, baizik eta eskolaren jazarpenaren aurkako lanaren parte iraunkor gisa eta ebidentzia zientifikoak ikusita, bere eraginkortasuna bermatuta dago.


Itzuli

Azken albisteak

2019/10/21
Bizkaiko Minbiziaren aurkako elkartea lagunduz Urtero bezala, Claret Askartzan, Bizkaiko Minbiziaren aurkako elkartearen kausarekin bat egin genuen joan den urriaren 19an.
2019/10/15
2 urtekoen esperimentazioa Gaur, 2 urtekoak tenpera solidoaz esperimentatzen egon gara.
2019/10/16
Think proiektua Onda Vascan Atzo, Think proiektuan parte hartu duten ikasleen ordezkariak diren Maddi Monasterio, Uxue Ferreiro, Uxue Olabarria eta Adriana Osta Onda Vascan egon ziren.