Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/04/03

Saavedra Ordoñez, emakumezko lider potosiarraren kasua

Misiolari Klaretarrek hainbat urte daramatzate Ipar Potosiko komunitateetan neska-mutilen hezkuntza sustatzen eta horien ongizatearen alde lanean.

Horregatik, hain zuzen ere, urtero Urri Misiolariaren kanpaina antolatzen dugu ikastetxean, non ume potosiarren aldeko aitordetzak burutzera animatzen zaituztegu.

Oraingo honetan, Saavedra Ordoñez emakumezko lider potosiarraren kasua partekatu nahiko genuke zuokin. Izan ere, Misiolari Klaretarren laguntzaz, emakume hau San Pedro de Buena Vista hiriko eta honen inguruko komunitateetako buruzagi izatera iritsi da, bere bizitzan zehar erronka ezberdinei aurre egin behar izan dielarik. Behin Lehen Hezkuntzako 5. maila amaitzean, ikasketekin jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta bere gurasoek honen aldekoak ez izan. Ohitura neskak etxean gelditzea da, familiaren zainketan. Gauzak horrela, Saavedrak 10-12 ordu bitartean ematen zituen ibiltzen bere herritik, Esquencachitik, hirira ikasketekin jarraitzeko asmoz. Ikasketak ez ezik, komunitateko líder aktiboa dugu emakume hau, klaretarren nekazal-etxean kudeatzaile lanak burutzen ditu, emakumezkoen etxe pilotoa sortu du horien ahalduntzea sustatzeko asmoz, emakumezkoen futbolean aritzen da eta gaur egun, hiriko zinegotzia izatera heldu da.

Saavedra Ordoñezen inguruan gehiago jakin nahi baduzue, hona hemen “Página Siete” egunkari bolibarraren artikuluarekiko esteka, gozatu ezazue! https://www.paginasiete.bo/gente/2019/3/30/la-lideresa-potosina-que-caminaba-10-horas-para-ir-la-escuela-213539.html#!


Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).