Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/09/23

Gogarte Eguna Agurainen

Irailaren 20an Ikasturte Hasierako gogarte eguna ospatu dugu Klaretar Familia osoarekin Agurainen.

Guztira, 58 pertsona elkartu gara. Aurten hiru emakume sekularrek, Aurora Banegasek (Claret Larraonako Bigarren Hezkuntzako Zuzendari pedagogikoak) Natalia Padronesek (Claret Askartzako Klaretar sekularrak) eta Begoña Gardek (Donostiako Klaretar sekularrak) zuzendu dute gogarte eguna, eta modu zoragarri eta eder batean egin dute. Jarri diguten leloa ondorengo hau izan da: “Elkarrekin berarengandik hurbil munduak sinets dezan”. Zuzendariek dinamika ezberdinak aurrera eraman dituzte eta guztien parte hartzea lortu dute.

Isiltasun uneak, norbanako hausnarketak, elkarrekin egindako otoitza eta komunean egin ditugun solasaldiak benetan sakonak izan dira eta gure barruko bizipenak mugiarazi dituzte. Jesusekin bat izanik elkarrekin bizi egin behar dugula anaitasuna sorrarazten, eta elkarrekin ere Jesusen mezua mundura eraman behar dugula gogoratu dugu. Gogarte egun hau eukaristiarekin amaitu dugu, bertan Jaunaren hitza entzun ondoren goiza osoan sentitu, ikasi eta bizi egin duguna partekatu dugu. Eukaristi horretan ere bi Misiolari klaretarren urteurrena ospatu dugu. Eskerrik asko gogarte eguna zuzendu duzuenoi, bihotzez, Jesusengana eramateagatik gure arteko anaitasuna sakontzen.


Galeria

  • abc

Itzuli

Azken albisteak

2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).
2020/04/27
Claret Askartza, Invert eta Ikurra musikarien azken bideokliparen eszenatokia Invert freestyle eta Ikurra musikariek Bullying-aren kontrako bideoklip berria estreinatu dute, "No estas solo" abestiari dagokiona. Honen grabaketa gure Ikastetxean bertan grabatu zen, musikalen taldeko Askartza Martxako ikasleen laguntzarekin.