Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2018/12/14

Udazkena eta Euskal Mitologiaren proiektua HHn

Haur Hezkuntzako 4 urteko neska-mutilekin, joan den urrian hasiera eman genion Udazkena eta Euskal Mitologiari buruzko proiektuari. Hona hemen proiektuaz gozatzeko bideo laburra!

Honetan zehar, ederki igaro dugu ekintzaz ekintza jolasean oinarrituriko ikaskuntza bereganatuz. Hala nola, txangoak burutu izan ditugu bai Akarlandako parkera zein Izenaduba basora, ikastetxea apaindu dugu euskal mitologiako pertsonaiekin, Omako basoa eta eguzkilorea irudikatu izan dugu, konposizioak eta minimunduak sortu, seriazioak eta grafiak gatzarekin landu eta matematika tailerrak aurrera eraman izan ditugu. Azkenik, eta proiektuari bukaera ezin hobea emateko asmoz, familiei zuzenduriko dantzaldia antolatu genuen abenduaren 5ean. Ondoren proiektua laburbiltzen duen bideo laburra ikusgai duzue. 


Enlaces

Sasi guztien gainetik laino guztien azpitik

Videos

Itzuli

Azken albisteak

2019/06/21
Gure Ikastetxea ere Ibaialden Beste urte batez, ibaiak ezagutu eta ikertzeko asmoz sortu zen “IBAIALDE” kanpainan hartu dugu parte.
2019/06/24
Kurkudiko Aisialdi Eskolarako Izen-ematea Ondorengo lerroetan, Aisialdian Begirale eta Zuzendari izateko ikastaroen informazioa eta izen-emate prozedura topa dezakezue.
2019/06/27
Eskola Egutegia Hona hemen, 2019-20 Ikasturterako Eskola Egutegia.