Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2020/07/17

Gure ikasle den Gorka Torrek Euskadiko Selektibitateko notarik onena atera du.

ZORIONAK GORKA! Ahaleginak eta ardurak emaitzak ematen dituzte eta oraingo honetan, Euskadiko USE probaren 1. postua erdiestera eroan zaituzte, beste 2 ikasleekin batera berdinketa hirukoitza emanez (9,85 sarbide fasean).

Covid-19ak eragindako konfinamendu egoera eta ziurgabetasunak alde batera utzita, Selektibitateko erronkari maila gorenean heldu dio Gorkak. Bere adierazpenetan, "baikoitzak bere etxean poliki poliki lanean ibili gara. Irakasleek ere lan handia burutu dute, online bidez asko lagundu gaituztelarik". Gorkaren arabera, aurtengo ikasturtea eta selektibitatea gainditzearen giltza, "lan egiteko borondatea eta gogoa izan dira, konfinamenduan kopiatzea errazagoa bada ere, asmoa selektibitatea ondo burutzea baitzen". 

Berak azpimarratzen duenez, ekaineko hilabeteko eskola presentzialaren epea erabakigarria eta oso baikorra izan da, "irakasleekin egotea behar genuen, euren ekarpenak jaso eta azterketa hobeto ezagutzeko azkenengo azalpenak eman zizkiguten". 

Claret Askartza Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun guztion partetik, onena opa dizugu etapa berri honetan Gorka eta ziur gaude Ingeniaritza Elektronikoan ederki joango zaizula! Zorionak, berriro ere!

Iturria: https://www.deia.eus/actualidad/sociedad/2020/07/17/mejores-eau/1052836.html


Itzuli

Azken albisteak

2020/09/17
Kurkudiren Begirale eta Zuzendari ikastaroetan izena emateko epea zabalik Urteak daramatza KURKUDI eskolak aisialdian, kirol-heziketan zein boluntario lanetan diharduten pertsonekiko prestakuntza eskaintzen.
2020/07/16
Udalekuen arrakasta Aurten, Askartza Asti Taldeak Sacodejuegos erakundearekin gure Ikastetxean antolaturiko udalekuak arrakasta handia jasotzen ari dira.
2020/07/16
Sakon-sakonean, ez dago harrigarria ez den ezer: Auzolana Claret Enean Hamabi egunetan, Claret Enea aterpetxean bizi diren pertsonen errealitatera hurbildu gara ikasle ohien talde bat.