Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2020/03/18

2 urteko geletan olgetan

Joan den astean zehar hainbat ekintzez gozatu zuten gure 2 urte neska-mutilek.

Eguraldi ederra aprobetxatuta, kanpoko lorategietara atera ginen jolasean. Sare bat nahikoa izan zen jokoan hasteko!

Bestetik, ipuinen lanketari ekin geniolarik, familiak gelara gonbidatu genituen, euren seme-alaben ipuinik gustokoena kontatzera etortzeko.  Kontakizunak kontakizun, txikiek istorio oso ezberdinetan murgiltzeko aukera izan zuten: mundu magikoak, animalien istorioak, betiko ipuinak...

Ikastetxean Solidaritate kanpaina lantzen ari garenez, elkarbanatzearen garrantzia jorratzeko helburuarekin,  "Perretxikoaren azpian" ipuina jorratu genuen ere. Kontakizunaren amaieran, aterki handi baten azpian elkartu ginen guztiok, kontakizunean adierazten zen elkartasuna sentiarazteko helburuarekin.

Izan ere, ipuinak baloreetan hezteko lagun ezinhobeak dira eta era berean, neska-mutilen arreta zentratu, entzumena landu eta irudimena lantzeko baliagarriak zaizkigu. 

Benetan ederki igaro dugula! Hona hemen joan den astearen argazki batzuk, gozatu egizue!

 


Galeria

  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc

Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).