Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2020/06/19

Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da

Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.

Claret Askartza Ikastetxeko eta Mariaren Bihotza Ikastolako Zuzendari Orokorra izateaz gain, aurretik ere Euskal Herriko Klaretar Misiolarien Nagusi Probintziala ere izan zen. Gizon argia, gorputz eta ariman Misioaren aldeko lanean aritu zena.

 

Orain, Jainko Aita maitekorraren magalean dago. Goian bego gure Jesús Mari, gure otoitza zure alde, bihotzean maitasunez eta begirunez gogoan izango zaitugulako beti.

 

 


Itzuli

Azken albisteak

2020/07/16
Udalekuen arrakasta Aurten, Askartza Asti Taldeak Sacodejuegos erakundearekin gure Ikastetxean antolaturiko udalekuak arrakasta handia jasotzen ari dira.
2020/07/16
Sakon-sakonean, ez dago harrigarria ez den ezer: Auzolana Claret Enean Hamabi egunetan, Claret Enea aterpetxean bizi diren pertsonen errealitatera hurbildu gara ikasle ohien talde bat.
2020/07/17
Gure ikasle den Gorka Torrek Euskadiko Selektibitateko notarik onena atera du. ZORIONAK GORKA! Ahaleginak eta ardurak emaitzak ematen dituzte eta oraingo honetan, Euskadiko USE probaren 1. postua erdiestera eroan zaituzte, beste 2 ikasleekin batera berdinketa hirukoitza emanez (9,85 sarbide fasean).