Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/04/12

EUSKAL ASTEA 2019

Apirilaren 8tik 12ra bitartean, Euskal Astea ospatzen ari gara Claret Askartzan, gure hizkuntza sustatzeko ekitaldiez beteriko ekimena.

Horregatik, astean zehar euskal kulturarekin erlazionaturiko egitarau zabala eta interesgarria jorratuko dugu eta neska-mutilek antzerkiaz, irrati saioez, kantaldiez eta hamaika jolasez gozatzeko aukera izaten ari dira egunotan zehar. Besteak beste...

  •  Euskal Dantzak saioa, apirilak 8

Joan den astelehenean gure dantzariek aurkeztutako euskal dantzez gozatu genuen. Horren ostean, zenbait astetan zehar Gorputz Hezkuntzako ikasgaian gogoz ikasitako zenbait dantza burutu genituen, hala nola: esku dantza, zazpi jauzi, txulalai, aldapeko… Primerako erritmoan dantzatu genuen denok batera!

  • Askartza Korrika, apirilak 10

Euskararen aldekoak gara, klika egin diogu euskarari. Horrela, gure ikastetxeko jolastokira irten gara Euskararen aldeko korrika egitera. Lekukoa eta pankarta eramanez hezkuntza etapa guztietako ikasleok hartu dugu parte. Amaieran, Argitxok lekukoan utzitako mezua irakurri dugu: euskaraz hitz egitera eta bizitzera animatzen gaituena, eskolan ez ezik, gainerako esparruetan ere. Klika klika, Askartzan euskaraz bizi nahi dugu!

  • Kulki: Kultura Kirola, apirilak 10

Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutilek Kultura Kirolaz gozatzeko aukera izan dute. Kirol-jardueren bitartez, atseginez euskal kulturan barrena egiten dugu, itsasoko eta baserriko herri kirol tradizionalak barneratuz. 

  • "Tulipan Txikia" Ipuin musikatua

Aste honetan DBH 3.mailako ikasleek HH3,4 eta 5 urteko umeei tulipan txikiaren ipuina kontatu diete. Ipuina kontatzeko bibolina, eskusoinu eta gitarraren leguntzarekin musika ederrak jo dituzte; giro eder batean entzun dute ipuina eta gure txikitxoak asko gozatu dute! 


Galeria

  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc

Videos

Itzuli

Azken albisteak

2019/06/21
Gure Ikastetxea ere Ibaialden Beste urte batez, ibaiak ezagutu eta ikertzeko asmoz sortu zen “IBAIALDE” kanpainan hartu dugu parte.
2019/06/24
Kurkudiko Aisialdi Eskolarako Izen-ematea Ondorengo lerroetan, Aisialdian Begirale eta Zuzendari izateko ikastaroen informazioa eta izen-emate prozedura topa dezakezue.
2019/06/27
Eskola Egutegia Hona hemen, 2019-20 Ikasturterako Eskola Egutegia.