Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2020/04/24

ETXEALDITIK EUSKARALDIRA: OHITURA ALDAKETA ETXETIK HASTEN DA

Apirilaren 24tik abiatuta eta 7 egunez jarraian, Euskaraldiak martxan jarritako ekimenarekin bat egingo dugu Claret Askartzan. EUSKARAZ GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN, anima zaitezte!

Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere.

Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, Claret Askartzatik Euskaraldiak martxan jarritako ekimenarekin bat egingo dugu, honakoa erronka: hasiko gara hizkuntza ohiturak etxetik aldatzen?

Noiz? apirilaren 24ean (ostirala) hasiko da eta 7 egunez jarraian.

Nola? Egunez egun, Euskaraldiko webgune (https://euskaraldia.eus/etxealdia/) zein sare sozialetan argitaratzen joango diren proposamen bizi eta bitxietan parte hartuz. Norberak bere erritmoan egin ahal izango ditu, eta nahi dituenak hautatu ere, ez da derrigorrezkoa guztiak egitea.

Euskaraldian ohitura den lez, sare sozialetan aktibo izatera animatzen zaituztegu ere, buruturiko proposamenak gizarte guztiarentzako ikusgai egon daitezen. Argitalpenak egiterakoan, gogoratu ezazue honako etiketak eta hashtag-ak erabiltzen: #EtxealditikEuskaraldira, @Euskaraldia, @KristauEskola, @ClaretAskartza

Azkenik, parte hartzen ari garen seinale, etxeko leku batean, eta, ahal bada, kalera ikusgai (balkoian, leihoan, etab.) ikur modura ‘puntu’ urdin bat jartzera gonbidatzen zaigu. Atxikita duzue Ikastetxean zuok erabiltzeko gauzatu dugun diseinua. Familian koloreztatu eta eskegi dezakezue. 


Archivos adjuntos

Koloreztatzeko Euskaraldiaren kartela

Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).