Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2020/07/16

Sakon-sakonean, ez dago harrigarria ez den ezer: Auzolana Claret Enean

Hamabi egunetan, Claret Enea aterpetxean bizi diren pertsonen errealitatera hurbildu gara ikasle ohien talde bat.

Onlineko klaseak, etxetik irten ezin ahal izateagatik izan dugun larritasunak, eskuen ohiko garbiketak eta maskarek ez digute espero genuen kurtso bukaera eman. Baina are txarrago bizi izan dute Claret Enean egin dugun auzolandegiari esker ezagututako etxe-gabeko pertsonek. Hamabi egunetan, zoritxarrez nahiz eta asko izan, sarritan zifrak bakarrik balira bezala tratatzen ditugun pertsonen errealitatera hurbildu gara. Egoera honen aurrean, parte hartu dugun hamaika gazteok, Sendotzako KS1, KS2 eta KS3 taldeetakoek, gure denbora eta gogoak eman izan nahi ditugu Bilboko San Francisco auzoko Klaretar Misiolarien proiektu sozialean.

Goizean, gaztelaniako klaseetan laguntzen, han bizi diren familien umeekin jolasten edota askotan begirada alderatzen dugun pertsonei entzuten erabili dugu gure denbora. Arratsaldean, sektore desberdinetako pertsonen testigantzak entzun ditugu: zentroko langile sozialeena, orain hemen bizi diren gure adineko gazte marokoar batzuen errealitatea edota Misiolari batek kontaturikoa, ekonomia sozial eta solidarioan aditua den gizon edo esplotazio sexuala pairatu duten emakumeekin lanean dabilen erlijiosa baten testigantzak barne.

Dudarik gabe, ia-bi aste hauek udako denbora-pasa puntual bat baino are gehiago izan dira. Jesusek “Behartsuak beti dituzue zuen artean” dioenean, honako hau esan nahi du: “Ni beti izango nauzue zuekin pobreengan. Han egongo naiz presente”. Francisco Aita Santuaren hitzetan: “Hau ez da komunista izatea, ebanjelioen erdigunea da”.

Jesus bilatu ahal izateko, ezin dugu begirada alderatu; pobreengana hurbildu eta aurpegia jarri, haien izen-abizena galdetu eta haien nahiak ezagutu behar ditugu. Sakon-sakonean, ez dagoelako harrigarria ez den ezer.


Galeria

  • abc
  • abc
  • abc
  • abc

Itzuli

Azken albisteak

2020/09/17
Kurkudiren Begirale eta Zuzendari ikastaroetan izena emateko epea zabalik Urteak daramatza KURKUDI eskolak aisialdian, kirol-heziketan zein boluntario lanetan diharduten pertsonekiko prestakuntza eskaintzen.
2020/07/16
Udalekuen arrakasta Aurten, Askartza Asti Taldeak Sacodejuegos erakundearekin gure Ikastetxean antolaturiko udalekuak arrakasta handia jasotzen ari dira.
2020/07/16
Sakon-sakonean, ez dago harrigarria ez den ezer: Auzolana Claret Enean Hamabi egunetan, Claret Enea aterpetxean bizi diren pertsonen errealitatera hurbildu gara ikasle ohien talde bat.