Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/04/02

Haur Hezkuntzako etapa ezagutzen

Joan den martxoaren 26, 28 eta 29an, Haur Hezkuntzako zenbait familiek haien seme-alabek egunerokotasunean burutzen dituzten dinamikak eta proiektuak zuzenean bizitzeko aukera izan zuten ate irekien jardunaldiaren bitartez.

Haur Hezkuntzako Zuzendari Pedagogikoarekin batera, saio eta talde ezberdinak bisitatu genituen, mota askotariko azalpenak barneratuz eta hezitzaileen aldetik ere ekarpenak jasoz. Bisita burutu ostean, kafe baten inguruan solasaldian aritu ginen eta goizaren inguruko hausnarketak partekatu genituen. “Benetan interesgarria”, “Eskola bizi dugu barne-barnetik, metodologiaren inguruko bisita teorikoagoa izango zela uste nuen… bisitara etortzeko aukera izan zuten aipuetako batzuk baino ez dira.

Familia eta eskolaren artean zabaldu dugun gune berri hau arrakastatsua suertatzen ari da eta horregatik, datorren hiruhilabeteari begira jardunaldi berriak martxan jarriko ditugula aurreratzen dizuegu. Ateak zabal-zabalik! Itxaroten zaituztegu.


Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).