Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2020/02/17

CLARET ASKARTZA, PREUNICA TXAPELKETAREN IRABAZLEA

Batxilergoko 2.mailako Ainhize Helguera, Nerea Fernandez, Marta Hoyuelos, Eneritz Goirigolzarri eta Nerea Ibargarai ikasleek Bilboko Merkataritza Ganbarak, Gaztenpresa Fundazioarekin batera, antolaturiko txapelketaren IX. edizioa irabazi egin dute, gainerako ikastetxeen artean gailenduz. ZORIONAK!

Ekimen honen helburuen artean,  Batxilergoko ikasleria enpresa mundura hurbiltzeaz gain, etorkizuneko profesionalak eta enpresako zuzendariak izango diren horiek gaitasunetan heztea izango da. Txapelketa marketing-arekiko eta ekintzailetzarekiko planteamendu hurbila eskaintzen du eta horregatik dugu hain interesgarri. 

Hona hemen gure ikasle garaileek esperientziaren inguruan idatzitako kronika, bizitakoak gertutik ezagutzeko aukera izango duzue. 

Ainhize Helguera, Nerea Fernandez, Marta Hoyuelos, Eneritz Goirigolzarri eta Nerea Ibargarai gara, Batxilergoko bigarren mailako ikasleak.  Otsailaren 12an, PREUNICA txapelketaren garaile izendatu gintuzten.

Urtero bezala, Claret Askartzak Merkataritza Ganbararen lehiaketan izena eman zuen. Guztira, 40 ikastetxe, 300 talde osatuz eta 1500 ikasle parte hartuz.

Proposatu ziguten proiektua, Gazte Enpresa-rentzat arazo bat jorratzea izan zen, finantza-erakundea gazteentzat hurbildu nahian.

Nerea Urrutiak, gure ekonomiako irakaslea, sorpresa ikaragarria eman zigun finalera pasatu ginela jakinaraztean.

Orduan, otsailaren 12an, beste ikastetxe batzuetako finalistekin topo egin genuen: Begonazpi Ikastola, Bizkaia Ikastetxea eta Barakaldoko Saletarrak. Hiru orduko arratsalde gogor eta jotake lan egin ostean, irabazlea nor zen esateko unea heldu zen. Eta geu izan ginen, Claret Askartza!!!!!

Saria ere ikaragarria izan zen: tableta eta Merkataritza Ganbaran ikasteko matrikula musu-truk.

Eskerrak eman nahi dizkiogu, alde batetik, Ikastetxeari parte hartzeko aukera emateagatik. Bestalde, Merkataritza Ganbarari, gure lana miresteagatik eta azkenik gure irakasleari urtero gurekin egoteagatik eta gu laguntzeagatik.

Merkataritza Ganberaren albistea: https://www.camarabilbao.com/ccb/formacion/claret_askartza__ganador_del_concurso_preunica/contenidos/772685/7397501


Galeria

  • abc
  • abc

Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).