Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2020/04/27

Claret Askartza, Invert eta Ikurra musikarien azken bideokliparen eszenatokia

Invert freestyle eta Ikurra musikariek Bullying-aren kontrako bideoklip berria estreinatu dute, "No estas solo" abestiari dagokiona. Honen grabaketa gure Ikastetxean bertan grabatu zen, musikalen taldeko Askartza Martxako ikasleen laguntzarekin.

Eskola jazarpenaz aritzeko eszenatokirik onena ikastetxe bat dela kontuan hartuta, proiektu hau gure instalazioetan eta ikasleekin lantzea oso interesgarria izan zitekeela uste izan genuen. Horregatik, INVERT eta IKURRA musikarien proposamena beso-zabalik hartu genuen. Grabaketa eguna esperientzia ederra izan zen bai antzerki taldeko ikasle bai irakasleentzat ere.

Claret Askartzatik eskerrak eman nahi dizkizuegu produkzio honetan parte hartu duzuen guztioi. Hona hemen bideoklipa, gozatu ezazue!


Videos

Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).