Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/01/07

Claret Enean Gabonak ospatzen

Eguberriko oporraldian zehar, familia katekesian parte hartzen dugun zenbait familiek, Bilboko San Frantzisko auzoan kokaturik dagoen Claret Enea Gizartetxean bizi diren pertsonekin ekintza batzuk antolatu ditugu.

Abenduaren 23an ikastetxeko eta hango familien artean gabon festa bikaina ospatu genuen. Ekitaldian, hasierako aurkezpenak egin ondoren, bingoan jokatzen ibili ginen, merienda goxoa hartu genuen eta bertako txikiei opari batzuk eman genien baita ere. Oso aberasgarria izandako esperientzia izan da eta hurrengo urteetan errepikatzea espero dugu.

Bestetik, abenduaren 27an eta urtarrilaren 2an UGPera joan ginen hango umeekin, izugarri gozatu genuelarik. Hemendik Ikastetxeko aita bati bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu, sarrerak doan eman izanagatik. 

Gure errealitatetik irtetzea besteak ezagutzeko, gure seme-alabei erakustea “desberdinak” omen direnak ez direla hain desberdinak haiengana hurbilduz gero, benetako Gabonak gure inguruan beharrean daudenengana hurbiltzea dela azaleraztea… hauexek dira esperientzia hauek utzi diguten hausnarketa, guztiz aberasgarria. Oso pozik eta eskertuak sentitzen gara honengatik guztiagatik. 

Beraz, hurrengo ekimenetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Pena merezi du eta. 

Eskerrik bereziki Natalia eta Anari egindako lan bikainarengatik!!


Galeria

  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc

Itzuli

Azken albisteak

2019/11/12
Happy Halloween! Haur Hezkuntzako neska-mutilek Halloween jaia ospatu zuten. Horretarako, haien karetak prestatu zituzten eta horien bitartez, sorginak, kalabazak, mamuak, eskeletoak eta armiarmak bihurtu ziren. Ready to enjoy!
2019/11/11
Industria gertutik ezagutuz Aurten ere, Batxilergoko ikasleek bigarren Industriaren Egunean parte hartu zuten joan den azaroaren 6an. Jardunaldian sektorea barrutik ezagutzeko aukera izan genuen, aspaldiko aurreiritziak baztertzekoa ere, teknologikoki aurreratu den inguruan murgilduz.
2019/11/06
Europar Batasuneko “All Different, all the same” programan parte hartuko dugu Zorionekoak Claret Askartzan! Izan ere, Europar Batasunaren Erasmus+ hezkuntza-mugikortasun proiektuan parte hartzeko aukeratuak izan gara aurten.