Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2020/05/22

Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu

2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).

 

 

Hezkuntza etapa bakoitzerako galdetegiak hurrengo estekan eskuragarri izango dituzue: https://drive.google.com/file/d/1uXbra2bqCtJwZ3yOBMlNC8mWoAMG22rC/view?usp=sharing

Ikasle bakoitzeko galdetegi bakarra bidali ahal izango da. Beraz, aplikazioak ikasle bakoitzeko erantzun bakarra onartuko du. Errakuntzaren bat suertatzekotan edo zuon eskaera aldatu nahi izatekotan, mesedez, hurrengo helbide elektronikoan egoeraren berri ematea eskertuko genizueke: liburuak@claretaskartza.eus Modu honetan, Ikastetxetik egoera hori zuzentzera ekingo diogu.

Ikusiko duzuenez, zenbait ikasgaietan lizentzia digitala eta lizentzia digitala barneratzen duen paperezko testuliburuaren artean hautatzeko aukera eskainiko dizuegu. Hautabide hau zenbait familien eskaerari erantzuten dio; izan ere, paperezko formatua erabili nahi zuten eta horregatik, material hau ere Ikastetxearen bitartez eskatzeko aukera ematen dizuegu. Hala ere, liburua paperezko formatuan izatea nahitaezkoa ez dela adierazi nahi dizuegu eta ikasgai hauetan eskolan landuko den edukia lizentzia digitalari dagokiona izango dela. Lizentzia hau ikasgelatik martxan jarriko da tutorearekin batera.

Zuon seme-alabaren datuekin galdetegia bidali ondoren, eskaeraren kopia jasoko duen baieztapen mezua helduko zaizue zuon helbide elektronikora.

Era berean, hurrengo helbide eletronikoan liburuak@claretaskartza.eus gauzatutako eskaeraren inguruko galdera, zalantza edo aldaketa guztiak erantzuten saiatuko gara. Halaber, Bigarren Hezkuntzako eraikineko Idazkaritzako telefonoan (A Etxesaila) María Garrido zuon esanetara egongo da, gai honen inguruan banaka atenditzeko.

Testuliburuen ordainketari dagokionez, ohikoa den bezala, azaroko ordainagirian barneratuko dira. Hala ere, ordainketaren zatitzea nahi duten familiek bi zati berdinetan jasoko dute azaroko eta abenduko hilabeteetan zehar. Ordaintzeko modua galdetegian bertan dagokion laukian aukeratu dezakezue.

Azkenik, aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere gogorarazi nahi dizuegu, irailean eta behin ikasturteari hasiera emanda, testuliburuak entregatu direnetik 2 asteko epea izango duzuela horiek berrikusi eta errakuntzaren edo akatsen bat egotekotan, testuliburuak aldatzeko.


Archivos adjuntos

Testu-liburuen eta lizentzia digitalen zerrenda

Testuliburu eta Lizentzia Digitalen formularioa

Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).