Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/02/06

Udalekuetarako izen-ematea irekita duzue!

2019ko udalekuetan parte hartzeko izen-emate epea irekita izango duzue datorren otsailaren 15era arte (ostirala).

Beti bezala, hezkuntza etaparen arabera, Torrepadre, Dima eta Belabartzeko egonaldiak daude aukeran. 

Hemen duzue joan den urteko udalekuen laburpen bideo bat, non neska-mutilak zein ederki igaro zuten ikus dezakezuen: UDALEKUAK 2018

Era berean, datorren otsailaren 11n (astelehena) lehenengo aldiz Dima eta Torrepadreko udalekuetan izena ematen duten LH3-4-5-6 mailetako familiei zuzenduriko informazio-bilera antolatuko dugu. Hura, LH eta HHko Idazkaritza ondoan dagoen Claret Aretoan, 16:15ean, izango dugu.

Argibide gehiago behar izatekotan edo izen-ematean laguntza behar baduzue, hona hemen harremanetarako datuak: 

Tel.: 944 639 525 / Email: udalekuak@askartzaclaret.org


Videos

Itzuli

Azken albisteak

2019/05/24
Keinu txikiek ere garrantzia daukate! Plastikerren bisita izan eta gero, 4 urteko umeek birziklapena ingelesez ere landu dugu.
2019/05/26
Jesukristo Superstar Musikaldia Ostiralean, maiatzaren 24ean, Ikastetxeko 90 neska-mutilek Jesukristo Musikaldia antzeztu zuten eskolako Areto Nagusian.
2019/05/25
Naturan bizi eta hazi Gure Ikastetxean garrantzia handia ematen diogu gure ingurunea zaintzeari eta naturarekiko harremana sustatzeari.