Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/03/08

M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna Askartzan

Gaur, martxoak 8, Bigarren Hezkuntzako neskek jolastokira atera dira emakume eta nesken ahalduntzea eta genero mugarik gabe beraien etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko asmoz.

“Indarkeria sexista hemen eta orain bukatzen da” pankartaren lelopean, jolastokian kontzentrazioa burutu dute eta manifestua irakurri eta abestu ondoren, ikastetxean zehar ibilaldia gauzatu dute, non ikaskide mutilen elkartasuna ere jaso duten. Claret Askartzan genero berdintasunaren alde egiten dugu lan egunero, nesken zein mutilen eskubideak askatasunez eta berdintasunean gauzatu daitezen. Hona hemen egunaren zenbait argazki. 


Galeria

  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc

Itzuli

Azken albisteak

2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).
2020/04/27
Claret Askartza, Invert eta Ikurra musikarien azken bideokliparen eszenatokia Invert freestyle eta Ikurra musikariek Bullying-aren kontrako bideoklip berria estreinatu dute, "No estas solo" abestiari dagokiona. Honen grabaketa gure Ikastetxean bertan grabatu zen, musikalen taldeko Askartza Martxako ikasleen laguntzarekin.