Albisteak

Eman izena gure albisteetan

Itzuli

foto

2019/04/09

PEPELUREN APAIZGINTZAREN 50. URTEURRENA

Joan den igandean, apirilaren 7an, gure Klaretar Misiolaria den Jose Luis Ortiz de Guineak (Pepeluk) apaiz bezala 50 urte betetzen zituela ospatu genuen eguerdiko Euskaristian.

Ospakizunean, 50 urte hauetan zehar Pepeluk lagundu izan dituen ume, nerabe, gazte eta nagusien presentzia handia egon zen, horiek guztiek Jainkoari Jose Luisen bizitza oparoa eta bokazioa eskertu nahian, zoriontasunez beterik.

Izan ere, Jose Luisen bizitzak Claret Askartza Ikastetxearekin bat egin du Eskolako hastapenetik. 1969ko apirilaren 6an Erroman apaizgintza jaso zuenetik, bere jardun orotan zintzotasunez agindutako Misioa bete izan du, baina batez ere, Ikastetxeko Pastoraltza taldearen parte aktiboa izan da eta gaur egun ere honela jarraitzen du. Irakaslea ez ezik, eskolaz kanpoko Pastoraltzako arduraduna (Fede-taldeak, Sendotza, elkarteen hastapenak eta kapardien antolakuntza) eta Kurkudi Aisialdi Eskolako zuzendaria ere bada.

Gauzak horrela, ilusio eta poztasunez beteriko goiz ederra igaro genuen. Jarrai ezazu gure bizitzak alaitzen eta laguntzen Pepelu, zorionak eta urte askotarako!

Hona hemen egunaren argazki batzuk.


Galeria

  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc
  • abc

Itzuli

Azken albisteak

2020/06/19
Jesús Mari Ibáñez, gure Zuzendari Orokor ohia zendu da Atzo, ekainaren 18an, gure Ikastetxeko Zuzendari Orokorra izandako Klaretar Misiolaria, Jesús Mª Ibáñez, hil egin zen.
2020/05/29
Askartza Martxako 10.Urteurrena Gaur Musikaldiko estreinaldirako eguna genuen. Egun berezia, are bereziago posible bada, noski, Askartza Martxako 10.urteurrena ospatzen dugulako.
2020/05/22
Testuliburuak eta Lizentzia Digitalak eskatzeko epea abian jartzen dugu 2020-21 ikasturterako zuon seme-alabarentzako testuliburuak eta lizentzia digitalak Ikastetxearen bitartez eskatzeko epea irekitzen dugu. Modu honetan, eskaera ON-LINE GALDETEGI baten bitartez burutzeko aukera izango izango duzue ekainaren 7ra arte (hau barne).