Zerbitzuak

Zaintza-Ordutegia

Zaintza-Ordutegia

Escuela Cristiana

Zerbitzu honen helburua familia-bizitza eta lan-bizitza kontziliatzea da. Beraz, eskola-ordutegia luzatu egin dugu eskolaurreko eta lehen hezkuntzako ikasleak zaindu ahal izateko.

Hona hemen gure babes-ordutegiko eskaintza, zerbitzu osoa ala epe batekoa aukeran dagoelarik:

  • Goizez:
    • 07:30 - 09:30 (gosaria goizeko 08:00etatik aurrera hasiko da, babes-ordutegiko zerbitzua amaitu arte)
    • 08:30 - 09:30 (gosaria goizeko 08:00etatik aurrera hasiko da, babes-ordutegiko zerbitzua amaitu arte)
  • Arratsaldez:
    • 17:00-18:00 (askaria 17:15etatik aurrera emango da)
  • Zerbitzua Gabonetan eta Aste Santuan ere erabilgarri izango da, 07:30-17:00 bitartean, soilik Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzat. Zerbitzua abiarazi ahal izateko, gutxienez, 20 familiek egin beharko dute eskaera.

Zaintza-ordutegia erabiltzen duten haurrak 2 urtekoen ikasgelan elkartuko dira, gosarirako nahiz askarirako, eta jarduera ludiko hauek burutu ahal izango dituzte: mahai-jolasak, marrazkiak, irakurketa, etab. Denbora-tarte horretan ez da eskola-garraiorik izango.

Zerbitzua hile osoan edo egun jakin batzuetan erabili ahal izango da, nahieran. Azken kasu horretan, bezperan egin beharko da eskaera.

Jantokia

Jantokia

Escuela Cristiana

Eskolako jantokia heziketa eta elikadura lantzeko tresna izatea nahi dugu. Horrela, aniztasun gastronomikoa sustatzeaz gain, osasunarekin lotutako arrazoiak direla medio ikasle bakoitzak dituen premia dietetiko espezifikoak bete beharko ditu. Hori dela eta, gure ikastetxean oinarrizko menua eta erregistratutako alergia eta elikadura-intolerantziei erantzun ahal izateko menu bereziak ere eskaintzen dira. Jantokia heziketarako gunetzat hartuta, bizitza osasungarriaren estiloa bultzatzen duten ohituren garapena sustatzen dugu gure ikasleen artean. Ildo honetatik, gure heziketa proiektua sustatuko dugu, ikasleek aipaturiko bizitza osasungarria eskuratzeko eta kontsumo kontziente eta ingurumenarekiko begirunetsuak diren jokaerak izan ditzaten bideratutako ekintzen bitartez.

Elikadura orekatuari garrantzia berezia eskaintzen diogu; horrexegatik, gure menuak, betiere Ikastetxeko Sukaldean bertan eginak, Ausolaneko dietistek prestatzen dituzte. Haiek arduratzen dira dieta nutritiboa, orekatua eta anitza izan dadila bermatzeaz. Jantokian kalitatezko zerbitzua emateaz 55 profesionalek osatutako taldea arduratzen da. Egunero, 2.600 pertsona zerbitzatzen dira; Dimako Claret Etxean 1.600 ikasleentzat izaten diren egonaldiak ere hartzen ditu bere gain eta 7.000 inguru gosari eta merienda prestatzen dira. Menuei buruzko informazioa Idazkaritzan eta gure webgunean izango da ikusgai.

Ikastetxetik erregistratutako jatorduei buruzko informazioa igortzen zaie astero familiei, Haur Hezkuntzako 3 urteetatik Lehen Hezkuntzako 3. mailara bitartean. Bi urtekoen ikasgelen kasuan, txosten horiek egunero egiten dira. Modu horretan, gurasoek beren seme-alaben bilakaera zein den jakin dezakete aurretiaz aipatutako elikadura-azturak hartzeari dagokionez.

Familientzako zerbitzu berezia

Azkenik, ikastetxeak beste zerbitzu oso berezi bat eskaintzen du. Zerbitzu horri esker, maila batzuetako gurasoek beren seme-alabekin jan dezakete jantokian. Esperientzia hori izateko, Lehen Hezkuntzako Idazkaritzan eskaera eta erreserba egin behar da aldez aurretik. Zerbitzu hori maila guztietako familiei zuzendurik badago ere, barne-antolamenduari dagozkion arrazoiak direla medio, plazak mugatuak dira.

PDF (864Kb) Diptico_Ausolan_EspacioEduc_def_sep15.pdf

Eskola-garraioa

Eskola-garraioa

Escuela Cristiana

Ikastetxeko eskola-garraioa bi txandatan antolatzen da, eskola-ordutegiarekin bat etorriz: lehenengo txanda DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago eta bigarrena Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei.

Zerbitzu erregularraz gain, ikastetxeak beste txanda bat eskaintzen du Kirol-autobusekin, eskola-ordutegia amaitu ostean. Txanda hori eskolaz kanpokoko jardueretan (kirol arlokoak izan zein ez izan) parte hartzen dutenek erabili ahal izango dute.

Gogoan hartu beharrekoak:

  • Eskaeretan aldaketak izaten direnez, eskola-garraioan aldaketa esanguratsuak izaten dira ikasturte guztietan. Hori dela eta, ikastetxeak ibilbideak alda ditzake beharrizanen arabera, zerbitzua behar bezala koordinatu ahal izateko. Esate baterako, geldialdi bat eskatzen duen ikasle kopurua aintzat hartuz, sarritan zerbitzua hainbat autobus baliatuta eman behar izaten dugu. Ikastetxearen konpromisoa da eskatutako geldialdia mantentzea nahikoa eskaera izanez gero; aitzitik, ez du inolako konpromisorik autobus kopuruarekin edo autobusez egin beharreko ibilbidearekin lotuta.
  • DBH eta Batxilergoko txandako ikasleek ezingo dute Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzarako gaitutako autobusik erabili. Zehazki, ikastetxearekin zerikusirik ez duten eskolaz kanpoko jardueren ondoriozko eskaerak ezin daitezke eskola-garraioarekin ase. Ahalik eta zerbitzu onena ematen saiatzen gara, zerbitzu hori koordinatzeko zailtasunak kontuan hartuz. Kexa edo iradokizun guztiak eskola-garraioaren arduradunei zuzenean helaraztea eskatzen dugu, eta ez autobuseko zaintzaileei, azken horiek zerbitzuarekin lotutako beste alderdi batzuez arduratzen baitira.

Eskola-garraioaren arduradunak: Rafa Masa, Begoña Pérez eta Jesús Mª Sanz.

Eskola-garraioaren erabilera-araudia

  • Autobusen barnean ezin da ezer jan edo edan. Ez ogitarteko, ez litxarkeriarik.
  • Baloiak bere sarean edo plastikozko poltsan sartuta eraman beharko dira.
  • Autobuseko zaintzaileak esleituko die eserlekua ikasleei. Dena den, eserlekuz aldatzeko aukera izango da, besteak beste, heziketarekin, diziplinarekin edota osasunarekin lotutako arrazoiak direla medio. Zaintzaile hori da autobusa antolatzeaz arduratuko dena.
  • Berariaz egindako edo autobusa modu gaiztoan erabiltzeagatik eragindako kalteen ordainketa kaltea eragin duen pertsonak gauzatu beharko du.
  • Eskola-garraioa ikastetxeak eskaintzen duen zerbitzua da. Ikasleren batek zerbitzua behar bezala erabiliko ez balu, zerbitzutik kanpo utz daiteke aldi baterako edo behin betiko.
  • Autobusa elementu hezigarria dela ulertzen dugu. Lagunen artean errespeturik gabe jokatzen bada edo zerbitzuko profesionalak (gidaria, zaintzaileak, etab.) begirunez hartzen ez badira, egoera hori balioetsi egingo dute ikastetxeko bizikidetasun arloko eta eskola-garraioaren arduradunek.
  • Puntualtasuna GARRANTZITSUA da, bai haurrak garraioa hartzeko prest uzterakoan, eta baita arratsaldez haur horiek JASOTZERAKOAN.
  • Haurrak irakasteguna amaitu aurretik irten behar badu, oso garrantzitsua da zaintzaileari edo ikastetxeko idazkaritzari jakinaraztea aldez aurretik.

PDF (430Kb) adjunto-59_normativa_transporte_cas.pdf

Ikasketa-gela

Ikasketa-gela

Escuela Cristiana

Ikastetxeak ikasketa-gela bat jartzen du ikasleentzat, eguerdian eta arratsaldez erabili dezaten eskolako lanak egiteko. Ikasle guztiek astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik 18:30era izango dute gela hori erabiltzeko aukera. Gela horretan ordenagailuak ere badaude, ikasleek erabil ditzaten.

Parking

Parking

Escuela Cristiana

Claret Askartza Ikastetxeak mugikortasun plan iraunkor eta integratuaren aldeko apustua egin du, trafiko gehien dagoen uneetan ibilgailuen zirkulazioa arindu dadin, erabiltzaileen sarbide eta mugikortasun hobea lortze aldera.

Helburu hori bidean, honako zerbitzuak ditugu erabilgarri:

  • Estalitako Barruko Parking-a, Claret Askartza Ikastetxeko familia zein langile guztiek soilik erabili dezaketena
  • Kanpoko Parking-a, hornitzaileei zuzendua
  • Ibilgailuekiko lehentasuna duten Oinezkoen guneak, ikasleak itxaron eta jaso ahal izateko
  • Parkingeko begiraleen zerbitzua, pertsonen zein ibilgailuen zirkulazioa in situ bideratzeko eta zirkulazioa errazteko, joan-etorri handiena izaten den uneetan bereziki.

Mediku-zerbitzua

Mediku-zerbitzua

Escuela Cristiana

Ikastetxeak berezko mediku-zerbitzua du, 11:15-17:15 bitartean zabalik dagoena.

  • Iraupen luzeko gaixotasun kronikoak dituzten ikasleei jarraipen eta arreta egokia ematen zaiela ziurtatzea.
  • Ikaslea ikastetxean dagoen bitartean, istripuz edo bat-batean gerta daitezkeen osasun-egoera larriak artatzea.

Mediku-zerbitzuaren eginkizuna ez da, inolaz ere, gaixotasun arruntekin lotutako egoerak ebaztea. Kasu horietan, ikasleari azterketa egin ostean, eta berehala artatzea beharrezkoa ez bada, medikuak pediatrarengana bidaliko du ikaslea eta ikastetxera itzultzea egokia den ala ez balioetsiko du. Horren guztiorren berri emango zaio familiari. Jarduteko modu horren helburua haur gaixoaren ongizatea bermatzea eta ikaskideak kutsa ditzala saihestea da.

Sendagaiak ematea

Osasun-agintarien argibideei jarraituz, ikastetxeak ez die sendagairik (antibiotikoak, antitermikoak, etab.) emango eskola-haurrei, aurretiaz guraso edo tutoreak idatzizko baimena eman ezean, betiere, preskripzio medikua justifikaturik badago eta tratamendua eraginkorra izan dadila ziurtatzeko ikaslea ikastetxean dagoen bitartean sendagaia ematea beharrezkoa bada.

Kasu guztietan, gurasoek sendagaia ekarriko dute ikastetxera, garraioan zehar arazorik izan ez dadin.

Asegurua

Eskola-asegurua

Ikastetxeak istripu-aseguru bat du sinatuta ikastetxeko ikasleentzat. Hauek dira zerbitzu horren funtzionamendu-arauak:

  • Irakas-ordutegia ikastetxean: asistentzia bertatik bertara emango da. Soilik lesioak hala eskatzen badu, ikastetxeko medikuak edo arduradunak hartuko du ikaslea Quiron Bizkaia Ospitalera bidaltzeko erabakia.
  • Eskola-ordutegitik at edo ikastetxe-barrutitik at (txangoak edo egonaldiak) garatutako eskolaz kanpoko jarduerak edo kirol jarduerak: Quiron Bizkaia Ospitalean artatuko dira zuzenean.

Osasun-arreta beti ikastetxeak aginduko du. Horrela, istripua izan duen ikaslearen senitartekoek ezingo dute zuzenean osasun-arreta hori agindu, eta horien eginkizuna ikastetxeari gertatutakoaren berri ematea izango da; eta ikastetxea izango da, istripu-partea behar bezala bete ostean, osasun-arreta eskatuko duena.

Senitartekoek, beren borondatez, beste osasun-zentro batera (pribatua edo publikoa) eramatea erabakitzen badute aldez aurretik ikastetxearen edo osasun-zerbitzuko arduradunaren baimena izan gabe, fakturazio-gastuak familiak ordaintzekoak izango dira osorik.