Heziketa-Proiektua - Ebanjelizatzailea

Hezkuntza proiektua

Estilo educativo

Ikastetxearen heziketa-proiektua da ikastetxerako idearioaren lehen zehaztapena. Horrenbestez, proiektu hura bera nahiz hura ikastetxeko beste proiektu eta araudi batzuen barnean garatzeko modua Ideario horrekin lortu nahi denaren adierazpen zehatzagoak dira. (31. idearioa)

Heziketa-proiektuan Ikastetxearen Berezko helburuak lehenesten dira eta epe jakin baterako pedagogia-ildoak zehazten dira, ondorengoak aztertzearen ondorioz garrantzitsuentzat jotzen diren eskaerei erantzunez:

  1. Hezkuntza-komunitateko kideen ezaugarriak.
  2. Ikastetxea hartzen duen ingurunearen testuinguru sozioekonomiko eta kultural hurbila.
  3. Errealitate soziala, tokikoa, erkidegokoa, nazionala eta nazioartekoa.
  4. Elizaren lehentasun pastoralak.
  5. Ikasleek heziketarekin lotuta dituzten premia espezifikoak

Heziketa-proiektua heziketa-jarduera osoaren izaeraren erakusle izateaz gain, Ikastetxearen ohiko erreferentea da egunerokotasunean. Ikastetxearen Berezko Izaera berresten du eta heziketa-jarduera bideratzen duten gainerako dokumentuei koherentzia eta sendotasuna ematen die.

PDF (457Kb) Hezkuntza Proiektua

Proiektu pastorala

Proiektu pastorala

Proyecto pastoral

Proiektu Pastoralak bi helburu ditu:

a) Heziketa-proiektuaren barnean Ibilbide Kristaua sustatzea. Beraz, bere egiteko nagusia hezkuntza-prozesu osoak izan behar duen norabidea zehaztea da, hots, prozesu hori sustatu eta bideratzeko jarraitu behar diren indarguneak zehaztea, prozesua ekintza ebanjelizatzaile modura aurrera eramanez, modu horretan, Berezko Izaeradun heziketa-jardueraren koherentzia bermatuz.

b) Hezkuntza-prozesuan zehar iniziazio kristauaren prozesua zehaztea, hala beste eremu batzuekin lankidetzan, nola pastoral-eragileei zuzenean dagozkien zereginak betez.

Hizkuntza-proiektua

Hizkuntza-proiektua

Proyecto linguístico

Hizkuntzaren tratamendua

Hizkuntza-proiektua hezkuntza-komunitateak bere ingurunearekin hartutako konpromiso eta akordioaren ondorioa da. Proiektu horren bidez, funtsean, hizkuntzari irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan eman behar zaion tratamendua jorratzen da. Horrez gain, ikastetxean komunikaziorako, barnerako nahiz kanporako, erabili beharreko hizkuntzak finkatzen dira.

Funtsezko helburua ikasleek hizkuntzari dagokionez ahalik eta maila handiena eskuratzea da (erabiltzaile independentearen maila), bai Euskal Herrian ofizialak diren hizkuntzen erabilpenean eta baita proiektuan jasotzen diren atzerriko hizkuntzen erabilpenean ere.

Gure hizkuntza-proiektuari buruzko xehetasunak eleaniztasunaren barneko atala estekan aurki ditzakezue.

Tutoretza

Tutoretza

Tutoretzako Ekintza Plana hezkuntza-komunitateak, bereziki ikasleen tutoreek, ikasleen irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuan jarraitzeko arreta pertsonal eta taldekoari buruz baitaratutako konpromiso eta akordioen ondorioa da. Halaber, ikasleen orientazio pertsonal, akademiko, profesional eta bokaziozko proposamena barneratzen da

Funtsezko helburua ikasleak alderdi pertsonaletan, bizikidetzarekin lotutakoetan, ikaskuntzari dagozkionetan eta orientazio kontuetan lagundu, aholkatu, bideratu, indartu eta garatzea da.

PDF (570Kb) Ekintza Plan Tutoriala

Aniztasunaren arreta

Aniztasunaren arretarako plana

Atención a la diversidad

Aniztasunaren Arretarako Plana hezkuntza-komunitateak ikasleek integrazio eta normalizazio osoko ingurune barneratzaileetan ahalik eta garapen handiena erdiets dezatela lortzeko baitaratutako konpromiso eta akordioen ondorio da. Ikaskuntza aldetiko zailtasunak nahiz erantzun barneratzaile egokia hautemateko prozedura bat barneratzen da.

Ikastetxeko Aniztasunaren Arretarako Plana Pedagogia Batzordeak prestatu du, Orientazio eta Tutoretza Taldearen lankidetzarekin. Plana ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak onartu behar du. Bestalde, ikastetxeko Zuzendari Pedagogikoa da hura eratu, gauzatu eta ebaluatzeaz arduratu behar dena.

Helburu hauek ditu:

  1. Ikasle guztientzako ikaskuntza-ingurune barneratzaileak programatzea.
  2. Ikaskuntzarekin eta garapen pertsonal nahiz taldekoarekin lotutako nahiz ikaslearen osoko garapena eragotz dezaketen bestelako zailtasunak berehala hautematea.
  3. Zailtasun horiek ingurune barneratzaileetan landu eta jorratzea.
  4. Ikasleek izandako aurrerapenaren ebaluazio pertsonalizatua egitea, betiere, testuingurua aintzat hartuta.

PDF (328Kb) Aniztasunari Erantzuteko Plana