Aurkezpena

AURKEZPENA

Askartza Claret

San Antonio Mª Claret inspirazio modura hartuta, Misiolari Klaretarrek hezkuntzaren bidea oso aproposa zela erabaki zuten beren misio ebanjelizatzailea gauzatzeko. Hori dela eta, gure ikastetxeaz gain, beste hainbat ikastetxe ere badituzte, esate baterako, Donostiako Mariaren Bihotza Ikastola eta Iruñeko Cardenal Larraona Ikastetxea.

Askartza Claret Ikastetxea erreferentea da euskal hezkuntzaren errealitatean. Ikastetxe kristau eta euskalduna da, eskolak D ereduan ematen dira osorik eta, gaur egun, 2300 ikasle baino gehiagok ikasten dute bertan. Heziketa-proiektuaren oinarrian kalitatezko heziketa pertsonalizatua dago, prestakuntza kristau sendo eta balioz osatua prestakuntza akademiko bikain batekin uztartzeko asmoa duena.

Gure helburua ikasleei erabateko heziketa-eremua eskaintzea da. Horrela, balio kristauak oinarritzat hartuz, kulturarekin harreman etengabean izanik eta konpromisoak baitaratuz, etorkizuneko erronkei aurre egiteko baliagarri izango zaizkien konpetentziak eskuratu eta gizarte humano eta bidezkoago bat eraiki ahal dezaten, Ebanjelioaren irizpideak betez. Horretarako, metodologia pedagogiko berriak erabiltzen ditugu eta hezkuntza-komunitatearen partaidetza aktiboa, konpromisoa eta harreman pertsonalizatua bultzatzen ditugu.

Gure ikastetxeak instalazio bikainak ditu eta bertako hezkuntza-prozesuan eskolaz kanpoko zein kirol arloko jarduera ugari eskaintzen dira, gure ikasleen heziketa integrala osatzeko lagungarri direnak.

HISTORIA LABURRA

Askartza Claret 1982an

Aurrekariak

Klaretarrak (bi apaiz eta bi anaia) 1886an iritsi ziren Bilbora. Barrenkale kalean bizi izan ziren, ondoren, Itxaropen kalera aldatu ziren eta, azkenik, 1889ko martxoaren 25ean San Frantzisko kaleko 16. zenbakian finkatu ziren behin betiko.

Garrantzitsua izan zen fundazio horretan Casilda Iturrizaren (Epalzaren alarguna) eta Aita Diego Galvinen (lehen Nagusi modura) esku-hartzea. Laster hasi ziren hiribilduko sermoi garrantzitsuenen predikuan, besteak beste, Santiago, San Nikolas eta San Joango parrokietan.

Mariaren Bihotzaren omenezko tenplua parrokia bilakatu zen 1966an. Gainera, gaur egun, Kuria Probintzialaren egoitza da.

Askartza-Claret ikastetxea

Mariaren Bihotzaren Ikastetxea txiki samar geratu zen. Villar Palasi izenaz ezagutzen zen legea betez, antzinako OHOko ikasketak baino ezin ziren bertan eman. Horrenbestez, lege horren arabera ezin zen ikastetxean Batxilergoa (antzina BBB) finkatu. Gauzak horrela, instalazioak handitzeko erabaki garrantzitsua hartu zen.

Horrela, lurzoru bila hasteko garaia zen, ikastetxe berri bat eraikitze aldera, handiagoa eta instalazio hobeak izango zituena, Batxilergo Bateratu Balioaniztuna (BBB) eta Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea (UBI) eman ahal izateko.

Egoera horretan, hasiera batean zenbait lur baitaratu ziren Getxon. Haatik, hainbat gorabeheraren ondotik, proiektua Leioara eraman zen. Bertan, Askartza izeneko baserriaren lurrak baliatu ziren eta baserriaren izena erabili zen Ikastetxea izendatzeko. Ikastetxearen obrak 1974ko abenduan hasi ziren eta, hurrengo urtean, irailaren 15ean, ateak zabaldu zituen ikastetxe berria inauguratu zuten 1.080 ikasleentzat, artean lehen eraikuntza-fasean zela. Obrak 1976an amaitu ziren (jangela, egoitza, bigarren pabilioia, kiroldegia).

Hasiera hartan Askartza-Claret ikastetxe mistoa eta elebiduna zen. Horrela, hastapenetik aintzatetsi ziren euskal hizkuntza eta kultura.

Hasiera hartan euskarazko talde bakarra zegoen eta, gaur egun, mailaren arabera banatutako sei talde daude. Horrela, denboraren poderioz, D eredu izendatzen den heziketa-eskariak gora egin du eta, laster, ikastetxeko talde guztiak eredu horretan aritzea espero da. .

Urte hauetan ikastetxea hazi egin da pixkanaka: dagoeneko 2300 ikasle baino gehiagok ikasten dute bertan eta instalazioak ere dezente handitu dira: aterpea (kiroldegi handitua), aldagelak eta sarbideak berritu dira, futbol-zelaia eta lurrazpiko parkinga, 2 urtekoen gela ireki da...

Azkenik, gaur egungo ikastetxera heldu arte: itunpeko ikastetxe kristaua, euskal hezkuntzaren errealitatearen erreferente dena eta Bizkaiko gizartean entzute ona duena.

Logoa

Haritzaren hostoa

Haritzaren hostoa

Gurutzea hondo berdearen gainean

Gurutzea hondo berdearen gainean

Klaret estilora eraikitzen dituzte beren ikastetxeak Misiolari Klaretarrek, beti beren Misioa hedatzeko helburuz, hots, pertsona esparru guztietan ebanjelizatzea. Gurutzeak kristau gisa, Jesusen jarraitzaile modura eta bere mezuaren eroaletzat identifikatzen gaitu.

Ezkutua

Azkenik, ezkutuak gure nortasuna definitzen duten elementu guztiak baitaratzen ditu, Askartza Claret izendatzen dugun Instituzioaren barnean txertatzen direnak.

Korporazioaren koloreak eta tipografia

Askartza ikastetxe euskalduna izan da hastapenetik. Hori dela eta, gure korporazioaren koloreak gorria, berdea eta zuria dira. Bestalde, Navarre hautatu dugu gure tipografia korporatibo gisa.

Ereserkia

2000. urtean 25. urteurrena betetzen zela aprobetxatuz, Kolegioaren Ereserkia konposatu zen. Bi misiolari klaretar izen ziren egileak: Angel Etxebarria (hitzak) eta Luis Elizalde (musika).

  1. Gora gora biziki oihuak
    euskal herriko leioan
    Askartza Claret, Askartza Claret
    jaietan dugu baita bihotzetan (Bis)
  2. 1. guraso, ikasle ta hezitzaile
    bizitza berrien eratzaile
    herri eta gizadi egile
    mundu berri baten egitzaile
  3. 2. Gazte bizitzak ugari kezkak,
    gehiago, noski, zorion ametsak,
    Claret Aita dugu guk zaindari,
    Euskal Herria gure oinarri.
  4. 3. Geroari ateak zabalik,
    besarka ditzagun asmo anitz.
    Izan gaitezen amets iturri
    beste herriekin bat eginik.