Eleaniztasuna

foto

Askartza Claret ikastetxeak, Euskal Herrian inkulturazio, hurbiltasun eta presentziarekin benetako konpromiso moduan, euskara ikasketa eta komunikazio-hizkuntza nagusi gisa sustatzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako ondorengo hizkuntza-printzipioak ezartzen ditu:

  • Hizkuntzek komunikazio-tresna izan behar dute, horrela pertsonen arteko interakziorako eta komunikazio-bide positiboen eraikuntzarako tresna izango dira
  • Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira; horregatik, Askartza Claretek benetako elebitasuna lortzeko lan egingo du
  • Askartza Claret ikastetxea Euskal Herriko hizkuntza ofizial bien eta ingelesaren erabilera behikularrean konprometitzen da
  • Askartza Claret ikastetxeak, Europara eta mundu osora irekita egoteko konpromisoan, hirueleaniztasuna sustatzeko erantzukizuna hartzen du, esperientziatik eta munduko beste ikastetxe batzuekin, bereziki Klaretar Eskola barnean dauden erakunde erlijiosoekin, trukea bultzatuz.
  • Hirueleaniztasunaren bidean heziketa-ekintza berritzaileak egiten ditu, teknologia berrien laguntzaz baliabide pertsonal, material eta funtzional guztiak optimizatu ahal izateko
  • Askartza Claret Ikastetxeko kudeaketa-egitura guztia Euskal Herriko hizkuntza ofizialetan komunikatzen da bai barnerantz bai kanporantz

Askartza Claret Ikastetxeko Hizkuntza Ereduaren zehaztapena Hizkuntza Proiektuan egingo da