Pastorala

Erlijio-prestakuntza

Erlijio-prestakuntza

  • Askartza Claret ikastetxean hezkuntza-komunitateak mezu kristaua behar bezala ezagutzea nahi dugu, beren bizitza pertsonak, familiar eta sozialean erreferentzia modura erabili ahal dezaten.
  • Jesus Nazaretekoak eskaintzen duen erlijio-proposamenak harrera ona izatea eta pertsona kritikoak, arduratsuak eta egungo munduarekin konprometituak izaten lagun gaitzala lortu nahi dugu.
  • Jesus Nazaretekoak eskaintzen duen erlijio-proposamenak harrera ona izatea eta pertsona kritikoak, arduratsuak eta egungo munduarekin konprometituak izaten lagun gaitzala lortu nahi dugu.
  • Ikasleei fede kristauko edukiaren sekuentzia bidezko prestakuntza eskaintzen diegu, ikasle horiek gure itxaropenaren arrazoirako gaitzeko, eta fede eta kulturaren elkarrizketarako gaitasuna izan dezaten.
  • Errealitatearen azterketa kritikoa sustatzen dugu heziketa-esparru guztietan, eta eremu guztietatik, erreferentzia modura Ebanjelioa eta Elizaren doktrina izanik.
  • Beste kultura eta erlijioen arteko ezagutza, errespetua eta elkarrizketa sustatzen dugu.
  • Bizitzaren kultura bultzatzen dugu hartako alderdi guztietan.

Taldeak eta jarduerak:

  • Erlijio-eskola

Iniziazio Kristaua

Iniziazio Kristaua

  • Askartza Claret ikastetxean ikasleak iniziatu eta esnarazten ahalegindu eta Jesukristorekiko topaketaren esperientzia pertsonalean akonpainamendua egiten saiatzen gara, hark deitu eta bizitza eraldatzen baitu.
  • Hezkuntza-komunitatean Elizarekiko kidetasun sentimendua bultzatzen dugu, komunitate kristauaren sartze aktiboa ahalbidetuz.
  • Espiritualtasun klaretarraren eta hartako iturri nagusien (Hitza, Eukaristia eta Maria Sortzez Garbiaren misioak) bizipenak ezagutarazi eta sustatzen ditugu.

Taldeak eta jarduerak:

  • Fede taldeak
  • Elkarbizitzak
  • Otoitz topaketa
  • Pazkoa
  • Kanpamenduak
  • Taize
  • Done Jakue Bidea
  • Landa-lana La Misionen
  • EEK/SK (Ebanjelio eta Elkartasunerako Komunitatea / Sekularren komunitatea)

Otoitza - ospakizuna

Otoitza - ospakizuna

  • Askartza Claret ikastetxean bizitzari zentzua ematen dion Jesukristoren Jainkoarekin topaketa pertsonala izateko proposamena eta gonbidapena luzatzen diogu hezkuntza-komunitateari.
  • Hitza aditzeko Jainkoarekin topaketa ahalbidetu nahi dugu. Horretarako, isiltasunaren, barrentasunaren eta norberaren baitan murgiltzearen premia piztuko dugu.
  • Asteroko Otoitzean otoitzaren balioa eta fedearen dimentsio komunitarioa modu berezian deskubritzeko espazio eta uneak ahalbidetzen ditugu. Halaber, aldian behin, Eukaristiaren eta Adiskidetzearen sakramentuzko ospakizunak ere aintzat hartuz.

Taldeak eta jarduerak:

  • Goizeko otoitza
  • Otoiztegia
  • CompromisoOspakizunak (ikasleak, hezitzaileak, igandekoa)

Konpromisoa

Konpromisoa

  • Askartza Claret ikastetxean pertsonek oinazea, txirotasuna eta gizarte-bazterkeria sorrarazten duten kausen gaineko kontzientzia har dezatela bultzatzen dugu. Oinazearekiko topaketa horretan akonpainamendua egiten diegu errealitate horretan Jesukristorekin topaketa izan eta haren aurrean jartzeko esparru pribilegiatua aurkitzen dutenei.
  • Boluntariotza eta jarduera solidarioetan partaidetza sustatzen dugu, konpromiso kristauan hezteko modu gisa.
  • Bizitzeko modu ezberdinak aurkezten ditugu, behartsuenekin konprometitutako bizi-estilo bat hartzen laguntzen dutenak.
  • Elizaren doktrina soziala sustatzen duten printzipio eta balioetan hezten dugu.
  • Karisma klaretarraren dimentsio profetikoa proposatzen dugu norberaren bizitza eta errealitatea eraldatzeko gako modura.
  • San Antonio Mª Clareten espiritu ebanjelizatzaile eta misiolaria eguneratzen dugu.
  • Elizaren misioarekiko sentsibilitatea eta hartako protagonista izateko kontzientzia esnatzen ditugu.

Taldeak eta jarduerak:

  • Kanpainak
  • Urri misiolaria
  • Haurrak babesean hartzea
  • Merkatu Txikia
  • Boluntariotza

Deierak

Deierak

Askartza Claret ikastetxean norberaren deierari erantzuteko kontzientzia esnatzen dugu, mundu honetan zerbitzari gisa modu arduratsuan kokatzeko. Testuinguru horretan, Elizaren barneko deiera espezifikoen aurkezpen esplizitua egiten dugu, gazteei beren deiera kristaua plantea dezaten lagunduz.

Taldeak eta jarduerak:

  • Deiera-asteak