Gure eskaintza

HH 1. ZIKLOA

Haur Hezkuntza 1. Zikloa

Haur hezkuntzako lehen zikloa da gure ikastetxeko lehen etapa eta gaur egungo familia baten premiei erantzuna ematea lortu nahi da.

Ikaskuntza esanguratsu eta eraikitzailea dugu oinarritzat. Ikasgelan ematen diren egoerak baliatzen ditugu haurrek beren kabuz esperimenta dezatela ahalbidetzeko. Hori esperientzia fisiko jakin batzuei esker zilegitzen da; horrenbestez, manipulazioa, esperimentazioa eta deskubrimendua dira gure lanaren zutabeak.

Maitasunetik, afektuz. Errespetua, maitasuna, ardura eta segurtasuna bermatzen dituen giro batean haur bakoitzaren izaera onartzen dugu, arreta pertsonalizatua emateko. Oso txikitatik hasten dira beren trebetasun emozionalak garatzen, sozializatzen eta bakoitzaren balioak finkatzen.

Metodologia motibatzailea baliatuz sormena sustatu nahi dugu. Horregatik, gure ikastetxean material eta jarduera ugari eskaintzen ditugu; astean behin psikomotrizitate-saio bat burutzen dugu, ikasgelako jarduera txokoen bidez garatzen dugu, esperimentazioan oinarritutako dinamikak lantzen ditugu, beti gure kokapenaren natura-ingurune zoragarria aprobetxatuz.

Beti familiekin harreman estua izanik. Egunerokotasunean, eguneko agendari helduz nahiz telefono eta bilkurak eginez, konfiantzazko harremana sortzen da irakasle eta familien artean. Bide horretatik, zenbait jarduerek aukera ematen dute gurasoek seme-alaben hezkuntza-prozesuan parte har dezaten, modu horretan, familia-mundua ikasgelara hurbiltzen da.

Gure etapa honetarako planteatutako helburuak betetze aldera, haur bakoitzaren eboluzioa egiaztatzeko erregistroak baliatzen ditugu, ebaluazio-irizpideak erabiliz. Irizpide horiek lagungarri zaizkigu gure ikasleen aurrerapena modu objektiboan balioesteko. Irizpide horiek aurrez programatuta ditugun unitate didaktikoetan aurki daitezke, helburu, eduki eta konpetentziekin batera.

HH 2. ZIKLOA

Haur Hezkuntza 2. Zikloa

Haur hezkuntzako bigarren zikloaren helburua konpetentziak baitaratzeko prozesuan aurrera egitea da, modu horretan, norberaren autonomia eta gaitasun afektiboak garatzeko. Hau da, ikasleen garapen fisiko, intelektual eta soziala lortzeko.

Ziklo hori euskaraz ematen da osorik. Guztira 18 talde ditugu eskolaturik, maila bakoitzeko 6 lerro.

Ikuspegi globalizatzailea lantzen dugu egoera egokiak ahalbidetzeko, ikaskuntza-metodologia motibatzaileak erabiliz. Ikaskuntza-prozesuan oso garrantzitsua da haurren arteko elkarrekintza. Horrenbestez, jolasa gure metodologian txertaturik dago.

Familiekiko elkarrekintza funtsezko zutabea da gure ikastetxean, izan ere, familiekin lankidetzan jorratzen dugu haurren heziketa. Horrenbestez, familiekin izaten dugun komunikazioa jariotsua eta etengabea da. Horrek gure balioak eta ikaskuntzak modu irmoan barneratzea ahalbidetzen du.

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen hezkuntza

Dakizuenez, Lehen Hezkuntza hiru ziklotan banatzen da. Horietako bakoitza 2 ikasturte akademikotan lantzen da. Askartza-Claret ikastetxean 6 talde ditugu maila bakoitzean.

Gure eguneroko jardunean, curriculum-esparru bakoitzari dagozkion helburu zehatzak lortzeko egiten dugun eginahal eta ahaleginaz harago, eta ikasle bakoitza, pertsona modura, hainbat dimentsiotan eraikita dagoela aintzat hartuz, norabidea ikasle bakoitzaren pixkanakako eta, aldi berean, osoko garapenaren bilaketak ezartzen du.

Aipatutakoaz gain, ikasgeletan burutzen den eta burutu nahi den lana aintzat hartuz, ezinbestekoak iruditzen zaizkigu elementu hauek:

  • Hezkuntzari buruzko Lege Organikoan (HLO) jasotzen diren oinarrizko konpetentzien garapenean aurrera egiten jarraitzea.
  • ikasleen komunikazio-gaitasuna hobetu eta aberastea hiru hizkuntzetan, ahoz zein idatziz: euskaraz (komunikazio-hizkuntza nagusia, funtsezkoa), ingelesez (horren adibide da hizkuntza hori goiz sartzen eta erabiltzen dela komunikazio-hizkuntza modura eskola-ibilbidean) eta gaztelaniaz (hirueletasuna).
  • metodologia berriak aplikatzea ikaskuntzak hobetu eta ikasleen protagonismo aktiboa areagotze aldera (Ikaskuntza Kooperatiboaren aldeko apustu sendoa egin dugu); era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berrien erabilera areagotzea (informatika-gela, arbel digitalak, Eskola 2.0 Proiektuko ordenagailuak).

DBH

D.B.H.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 12-16 urteko ikasleei zuzendurik dago eta lau ikasturte independentetan garatzen da. Lau ikasturte horiek bi ziklotan banatzen dira, ziklo bakoitzean bi ikasturte sartuta. Ikasturte bakoitzerako, 1etik 4ra bitartean, 6 ikasgela ditugu, guztiak D ereduan.

Etapa horretan ikasleek kulturaren oinarrizko elementuak baitara ditzatela lortu nahi da eta horietan diziplina, ikasketa eta lanarekin lotutako azturak sendo ditzatela; modu horretan, beranduago egiteko ikasketetarako eta laneratzeko prestatzen dira ikasleak. Halaber, beren eginkizunak modu arduratsuan baitaratzeko gaitasunak gara ditzatela, besteekiko errespetuarekin lotutako eskubideak ezagutu eta gauza ditzatela, eta pertsona nahiz taldeen artean tolerantziaz, kooperazioz eta elkartasunez joka dezatela lortu nahi da.

batxilergoa

Batxilergoa

Batxilergoa da ikastetxean eskaintzen dugu azken etapa. Bi ikasturte akademikoko iraupena du eta, gehienez, lau ikasturte eman daitezke titulu hori lortzeko.

HLO ezarri zenetik, bi modalitate eskaintzen ditugu: bata giza eta gizarte-zientziak izenekoa da eta, bestea, teknologikoa eta osasun-zientziak izenekoa.

Etapa horretan, lau helburu jorratzen ditugu, modu honetan:

Orientazio akademikoa

Badakigu ezinbestekoa dela hala ikasleei nola familiei zuzendutako orientazioa sendotzea. Ikasturtean zehar, ikastetxe barnean zein kanpoan, garatzen diren jardueren komunikazioa eta sustapena hobetzeko ekintzak lehenetsi ditugu. Zehazki esatera, familiarekiko komunikazioan arreta berezia ipiniz gauzatu nahi dugu aurrekoa, ikastetxearen, familien eta antolatzaileen arteko lankidetza bultzatuz.

Metodologia Berriak

Ahalegin handia egiten ari gara gure ikasgeletan teknologia hezitzaileak txertatzeko, bi helbururekin; alde batetik, gure prozesuaren efizientzia bilatzen dugu eta, beste alde batetik, gure ikasleek ikasketen gainean motibazioa eta interesa izan dezatela lortu nahi dugu. Hori dela eta, arazoak ebaztean datzan ikaskuntza landuko dugu. Horretarako, teknologia berrien alde (IKT) egingo dugu: arbel digitalak, informatika-gelak, etab.