Misioa-Ikuspegia-Balioak

Plan estratégico

MISIOA

Claret Askartza Ikastetxea Euskal Herrian finkaturiko itunpeko ikastetxe osoko, kristau eta klaretarra da.

Ikastetxe Klaretarraren Idearioa aintzat hartuz, misioa ikasleen dimentsio orotariko heziketa da, hezkuntza-komunitate osoaren partaidetzarekin, modu horretan, akademikoki behar bezala prestatutako pertsona fededunak lortzeko.

Hori lortzeko hezkuntza arautua nahiz ez formala eskaintzen ditugu.

IKUSPEGIA

Bere eragin-eremuan hezkuntza-komunitate kristau modura identifikatutako ikastetxe euskalduna izatea, lidergoa, kudeaketa efizientea eta kide nahiz interes-talde guztien partaidetza aktiboa abiapuntutzat hartuz balio erantsiko erantzunak emango dituena hezkuntza-komunitate osoak heziketarekin eta garapenarekin lotuta dituen erronken aurrean.

BALIOAK

  • Konpromiso kristaua – Claret Askartza ikastetxeko hezkuntza-komunitatea osatzen dugunak, Jesus jarraituz, Erreinuaren aldeko zerbitzuan aritzen garen pertsonak gara.
  • Erantzukizuna – egiten, esaten edo erabakitzen dugun horretan kontu eta arreta berezia ipintzen dugu
  • Profesionaltasuna – gure heziketa-jarduera gaitasun eta aplikazio askorekin burutzen dugu, eta gure lanean buru-belarri murgiltzen gara
  • Partaidetza – helburu bera lortzeko kolaboratu eta parte hartzeko prest gaude, eta erantzukizunak baitaratuz
  • Errespetua – gure eginkizuna betetzerakoan besteekiko begirune, adeitasun eta amultsutasun handia erakusten dugu eta sentsibilitate askorekin eta abegikor jokatzen dugu.
  • Taldeko lana – gure eginkizuna kooperazioa eta koordinazioa oinarritzat hartuz betetzen dugu baterako helburuak lortze aldera, gure erantzukizunak baitaratuz