Idearioa

Plan estratégico

Entitate Titularrak, hots, Misiolari Klaretarrek, Berezko Izaera edo Idearioa onartzen dio Claret Askartza Ikastetxeari: heziketaren bidez ebanjelizatzea.

Idearioan asmo ebanjelizatzaile hori jasotzen da eta, horretarako, hauek zehazten dira:

  1. Ikastetxearen izaera, ezaugarriak eta funtsezko helburuak, fundazioaren arrazoia.
  2. Heziketa-jardueran ematen den gizonaren ikuspegia.
  3. Ikastetxean sustatzen diren balio, jarrera eta portaerak.
  4. Ikastetxearen oinarrizko pedagogia-irizpideak.
  5. Ikastetxearen antolaketaren oinarrizko elementuak eta Hezkuntza-komunitatearen inguruan hura artikulatzeko modua.

Horrenbestez, Idearioa ezinbesteko erreferentziazko puntua da ikastetxearen heziketa-jarduerari begira, hari koherentzia eta jarraitutasuna ematen baitio. Ideario modura ideal bat adierazten da eta ezinbestekoa da errealismoz jokatzea hura praktikan jartzerakoan, betiere, egoera eta aukera ugariak aintzat hartuz.

Ikastetxeak egun duen Idearioa Familia Klaretarraren Kongregazioek (Misiolari Klaretarrak, Instituzio Klaretarren Misiolariak) estatu osoan zehar dituzten ikastetxe guztiek duten berbera da.