GURASOEN ELKARTEA

INFORMAZIO OROKORRA

Informazio orokorra

Guztiok dakizuenez, Askartza Claret ikastetxeak misio, ikuspegi eta balio handiak dituen heziketa-proiektua garatzen du. “Osoko heziketa”, “familien partaidetza”, kalitatea espazio formal eta ez formal guztietan”. Esaldi horiek zuon guztion ordezkari diren (garen) kideak indarberritzen ditu.

Gure helburua proiektua familia guztiek parteka dezatela da. Era berean, ikastetxeari ahal dugun laguntza guztia eman nahi diogu Askartza Claret gure seme-alabak prestatzeko ikastetxe onena izan dadin.

Askartza Claret ikastetxeak ezarrita dituen helburuok lortzeko kolaboratu nahi, ahal eta behar dugulako, GURASO ELKARTETIK esaldi horiek egia bilakatzeko ahalegina egiteko prest gaude berriro, bakoitzari dagokion esparrutik. Horretarako, eta ikasturte guztian zehar, alderdi hauek jorratzen jarraituko dugu:

Ikasturte honetan ekimen berri bat jarri dugu abian ikastetxearekin batera. Ekimen horren harira, mendi-irteerak egiten ari gara ikastetxeko familiekin. Gainera, FAMILIEN JAIALDIA antolatu dugu. Jaialdi horren aitzakian, gure seme-alabekin ikasturtearen amaierako lorpenak ospatzeko egun bat igaroko dugu ikastetxean.

Ikastetxea hobetzeko moduari buruzko ideiak izanez gero, batzordeak hile bakoitzeko lehen eta hirugarren asteazkenetan egiten dituen bilkuretan parte har dezakezu. Halaber, mezu bat utz dezakezu telefonoz, webgunea balia dezakezu posta elektroniko bat igortzeko edo, besterik gabe, zure iritzia eman dezakezu foroan: ampa@askartzaclaret.org eta 94.464.26.00

Zure iritziak axola digu.

  • Guraso Eskolarako hitzaldiak etxetiko heziketa hobetzeko.
  • Zein aukera ematen dituen eguerdiko espazioak ikastetxean adin guztietarako: nagusienentzako jangelarekin lotutako iradokizunak eta ikasketa-gelak eskolaz kanpoko jardueren alternatiba modura.
  • Eskolaz kanpoko jarduera berrien proposamena (eskola garaia eta komunikazio-mintegia, sukaldaritza, azterketa garaian estresa arintzeko teknikak, etab.) eta dagoeneko abian direnen kalitatearen jarraipena.
  • Erabat operatiboa izango den bulego bat eskaintzea: lokalean Internet-konexioz, telefono-lineaz eta erantzungailuz hornitua eta astean behin arreta egiteko pertsona bat izango duena: OSTIRALETAN.
  • Ikastetxea IKT tresnaz hornitzeko ekimenarekin bat egitea eta baliabideak eguneratzeko lanean kolaboratzea.
  • Liburuekin eta ikasturte hasierarekin, Batxilergoarekin eta batez besteko notekin, jangelarekin, txandalarekin, parkingarekin edota informatika-gelekin lotuta iristen zaizkigun arazo ugariak artatzea. Helarazten diguzuen guztia gure ahalmen eta baliabideen arabera bideratuko dugu.

PDF AMPA estatutuak

ASISTENTZIA-ASEGURUA

Asistentzia-asegurua

Gurasoen Elkartetik aseguru modura funtzionatzen duen funts bat kudeatzen da (Asistentzia-funtsa), Bazkide aktiboaren heriotza edo ezintasun iraunkor absolutua gertatuz gero, hainbat estaldura eskaintzen dituena. Funts horri dagokion zenbatekoa ikastetxean ordaintzen da haur bakoitzeko, Guraso Elkartearen kuotarekin batera ikasturte bakoitzean. Urte bakoitzari dagokion kuota urteko Batzar Nagusian aurkeztu eta onartzen da. Funts horren helburua Gurasoen Elkarteko kide direnen seme-alabei laguntzea da. Ama, aita edo legezko tutorearen heriotza edo ezintasun iraunkor absolutua gertatuz gero, haur horiek ikasketekin Askartza-Claret ikastetxean jarraitu ahal izateko derrigorrezkoak diren gastuak estalita geratuko lirateke.

Aseguru hori barnekoa da eta ez kanporatua. Horrenbestez, Elkartetik kudeatzen da zuzenean. Bere garaian onartutako estatutu batzuen arabera arautzen da eta hura erabili ahal izateko ezinbestekoa da Gurasoen Elkarteko kide izatea eta legez ezarritako bi kuoten ordainketa eguneratuta izatea.

PDF