Eskolaz kanpokoak

Pastorala

Pastorala

Nori zuzendua:

DBHko lehen mailatik aurrerako ikasleei.

Funtzionamendua:

  • Aldizkako bilkurak, urrian hasita.
  • Bizikidetza-jardunaldiak eta topaketak urtean zehar.

Helburuak:

Giza prestakuntza eta kristaua osatzea (balioak, jokamoldeak), nerabezaroaren aurreko taldeetako metodologiari jarraiki.

Eskolaz kanpokoak

Euskal Kultura

Euskal Dantza Taldea

Norentzat:

HHko 4. mailatik Batxilergoko 2. maila arteko ikasleentzat.

Helburuak:

- Gure herri-tradizioko dantzak ikastea, errazenetatik hasita, zailtasunaren arabera adin bakoitzari egokituz.

- Euskal Herriko dantzak eta folklorea ezagutu, sustatu eta gozatzea.

Antzerkia eta Gorputz Adierazpena

Norentzat:

Haur Hezkuntzako 4.mailako ikasleentzat.

Helburuak:

Giro euskaldunean guztiz murgilduta, jarduera honek jokaleku guztietan gorputzaren adierazpena eta ahalmen sortzailea garatzea du helburu, zirrara eta gogoeta landuz. Teknika horiek txikien sentikortasuna eta interpretaziorako ahalmena bultzatzen dituzte, arte-eta musika-hizkuntza sustatuz, bide batez, beldur eszenikoei aurre eginez.

Musika

MUSIKA

HAUR HEZKUNTZA

Norentzat:

HHko 4. eta 5. mailako ikasleentzat.

Helburuak:

- Umeen entzumen gaitasuna garatzea.

- Erritmo ezberdinak bereizten ikastea.

- Ahotsa eta gorputza musika-komunikaziorako tresna gisa erabiltzea.

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 1GO MAILA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailako ikasleentzat.

Helburuak:

- Inprobisazioa, entonazioa eta erritmoa garatzea.

- Psikomotrizitateko ariketa errazak egitea perkusio-tresna xumeen bidez.

- Ikasleak erritmoa eta melodia bereizten jakitea.

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 2. MAILA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleentzat.

Helburuak:

- Ezagutza musikalaren oinarriak ikastea.

- Noten eta forma musikalen ezagutza finkatzea.

- Orain arte ikasitakoa praktikan jartzea txirularen bidez.

- Musika-tresnak eta horien ezaugarriak erakustea.

 

LEHEN HEZKUNTZAKO 3. MAILATIK 6. MAILA ARTE

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat.

Helburuak:

- Musika-hizkuntzari buruz oinarrizko ezagutzak bereganatzea.

- Gutxieneko trebetasunak lortzea, aukeratu den tresnaren baliabide teknikoak eta adierazpen-baliabideak ikastea.

 

DBH ETA BATXILERGOA

Norentzat:

DBH eta Batxilergoko ikasleentzat.

Helburuak:

- Musika-tresna jotzen trebetasuna lortzea.

- Musika taldeak osatzea.

 

- Musika Hizkuntzan oinarrizko ezagutzak bereganatzea.

Akademiak

KOMUNIKAZIORAKO INGELES IKASTAROAK

HAUR HEZKUNTZARAKO ESTIMULAZIO GOIZTIARREKO PROGRAMAK

Norentzat:

HHko 5. mailako ikasleentzat.

Helburuak:

- Adierazpidea lantzea, hiztegia eta komunikazio formula errazak ikastea, ipuinak,

errimak eta kantuak errepikatuz.

 

LEHEN HEZKUNTZARAKO KOMUNIKAZIO PROGRAMAK

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik 6.mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

- Komunikazioa lantzea eta ingeles hizkuntzari buruzko gogoeta egitea proiektu konplexuagoetan, bideoak eta diapositibak emanez, edo ipuinak kontatuz, abestuz, eta eskulanak, jolasak eta antzezpenak eginez.

- TRINITY COLLEGE LONDONen ahozko azterketak egiteko prestatzea eta ekaineko azterketara aurkezteko aukera, aurretik guraso, ikasle eta irakasleen artean adostuta.

  

PROGRAMA KONBINATUAK (DBH ETA BATXILERGOA)

Norentzat:

DBH eta Batxilergoko ikasleentzat.

Helburuak:

Trinity College London-en ahozko azterketak eta Cambridgeko Unibertsitatekoak prestatzeko aukera deialdi ezberdinetan eskeintzen dugu.

 

AZTERKETA OFIZIALERAKO PRESTAKUNTZA (DBHKO 3. ETA 4. MAILAK ETA BATXILERGOA)

Norentzat:

DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleentzat.

Helburuak:

Cambridgeko Unibertsitateko azterketa ofizialetarako prestatzea, Ekainean, Abenduan edo Martxoan, errendimendu handiko talde txikietan. Erreferen tziazko Europako Esparru Komuneko mailak eta unibertsitatean baliozkotzen diren kredituak.

 

ESKOLA-LAGUNTZA “NEURRIRA” EGINDAKO TUTORETZA ESKOLEN BIDEZ (LH ETA DBH)

Norentzat:

Edozein mailako ikasleentzat.

Helburuak:

Ingeleseko eskoletan edo Science delakoan barneratutako ezagutzak finkatzea eta indartzea.

EGA AZTERKETARAKO PRESTAKUNTZA

Norentzat:

Batxilergoko ikasleentzat.

Helburuak:

- Komunikazio-gaitasuna garatzea.

- EGA azterketa ofizialerako prestakuntza.

TXINERA

HAUR HEZKUNTZA

Norentzat:

Haur Hezkuntzako 5. mailako ikasleak.

Helburuak:

- Ikasleentzako helburua hizkuntzarekin eta kulturarekin daukaten harremana estutzea da. Hiztegia eta oinarrizko komunikazio-egiturak ikasiko dituzte abesti, joko eta jarduera ludiko motibatzaileen bidez. Horrela, umeak txineraren egitura eta soinuetara ohituko dira.


LEHEN HEZKUNTZA, DBH ETA BATXILERGOA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1. eta 6. maila arteko ikasleak, DBHkoak eta Batxilergokoak.

Helburuak:

- Intonazio, erritmo-mota eta lengoaiaren fonemak ulertu eta ahoskatzea, txineraren gramatikaren oinarrizko egiturak erabiltzea, ikaskuntzaren aspektu eta dimentsioak landuz, ahozkotasuna, idazmena, entzumena, ulermena eta idazmenaren ikuspuntutik. Guzti hori jarduera motibatzaileen bidez, eta teknologia berriak erabiliz.

-Txinera Azterketa Ofizialak prestatzea.

ROBOTIKA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik Batxilergoko bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

- Dibertituz ikastea honakoak, LEGO Education-ek ziurtatutako Metodologiarekin: robotak eraiki, programatu eta martxan jartzen, teknologia berriak (informatika, errobotika), sorkuntza gaitasunak garatzen, egungo erronketarako konponbide berritzaileak ematen, taldean lan egiten, hobeto komunikatzen, ekimena erakutsi eta praktikan jartzen, hartutako ezagutzekin lotuta bere talentua erakusten.

Arte-Eskola

ARTE ESKOLA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

- Sormena garatzea artearen bitartez.

- Erabiliko diren materialei eta teknikei buruzko ezagutza areagotzea, zenbait proiektu burutuz.

- Marrazkiaz eta pinturaz gozatzea, modu erraz eta dibertigarrian.

Ur-Jarduerak

IGERIAN IKASTEKO IKASTAROAK

Norentzat:

HHko 3., 4. eta 5. mailako ikasleentzat.

Helburuak:

Hiruhilabeteko ikastaro hauek uretara ohitzeko eta igerian ikasten hasteko dira.

IGERIKETA ESKOLA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik 6. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

Ur-ingurunera egokitzea eta oinarrizko estiloak eta trebetasunak mailaka ikastea. 

HOBEKUNTZA IKASTAROA

Norentzat:

DBHko 1go mailatik 4. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

Egoera fisikoa zaindu eta mantentzea, estiloak eta trebetasunak hobetzea.

Kirol Ugari

KIROL ESKOLA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik 3. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

Oreka, koordinazioa eta aldebikotasuna lantzea. Espazioa, gorputza, objektuen erabiltzea eta menperatzea.

Banakako eta taldeko kiroletan hastea.

Dantza eta Erritmoa

GIMNASIA ERRITMIKOA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik Batxilergora bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

Dotorezia, erritmoaren zentzua, eta estetika garatzea.

GAUR EGUNGO DANTZA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

 

Gorputz-koordinazioa, musikaltasuna eta sormena sustatzea, gozatuz. Gaur egungo musikak eta mugimenduak erabiliz dantza egitea.

Besteak

XAKEA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

Kirol honen praktika sustatzea. 

JUDO ETA DEFENTSA PERTSONALA

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

Autokontrola, konfiantza eta autoestimua hobetzea.

Koordinazioa, malgutasuna, oreka, diziplina, gorputzaren ezagutza eta abar garatzea.

TAEKWONDO

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

Kirol honen praktika sustatzea.

PADDLE

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 4. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleentzat.

ESCUELA DE PADDLE TXIKI

Norentzat:

Lehen Hezkuntzako 1go mailatik 3. mailara bitarteko ikasleentzat.

Helburuak:

Kirol honen praktika sustatzea.

Familientzako jarduerak

PILATES

Norentzat:

Gurasoentzat.

Helburuak:

Kirol honen praktika familien artean sustatzea.

AEROBIC

Norentzat:

Gurasoentzat.

Helburuak:

Kirol honen praktika familien artean sustatzea.

ZUMBA

Norentzat:

Gurasoentzat.

Helburuak:

Kirol honen praktika familien artean sustatzea.

PADDLE (Gurasoak)

Norentzat:

Gurasoentzat.

Helburuak:

Kirol honen praktika familien artean sustatzea.

Klub

Klub

Nori zuzendua:

Lehen hezkuntzako 3. mailatik Batxilergoko 2. mailara bitarteko ikasleei eta ikasle ohiei (azken horiek jokalari edota entrenatzaile modura parte hartzen dute).

Helburuak:

Heziketa osatzea eta pertsonen osoko prestakuntzarako ekarpena egitea.

Horregatik, Klubak prestakuntza-kirola, eskola-kirola, eta kirol federatu eta lehiaketakoa bultzatuko ditu, pixkanaka eta ikaslearen adinaren arabera egokituz.

Tradizioa:

Gure Klubak oso entzute ona du Estamentu publiko eta pribatuen artean. Halaber, 70 talde eta lehiaketa indibidualetan banatzen diren gure 1.200 kirolariek erdietsitako kirol-maila handiak ere aitorpen handia izan du. Aipatu kirolariak kirol hauetan aritzen dira:

ATLETISMOA - XAKEA – SASKIBALOIA - ESKUBALOIA - FUTBOLA - GIMNASTIKA ERRITMIKOA – IGERIKETA - WATERPOLOA – JUDOA

Lehiaketak:

Klubak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Eskola-jokoetan parte hartzen du, Lehen hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara bitarteko ikasleekin (Benjamin, Kimu eta Haur kategoriak). Adin horietan guztiek jokatzen dute eta Kirol Federatuan, DBHko 3. mailatik Batxilergora bitarteko ikasleekin eta ikasle ohiekin (Kadete, Jubenil eta Senior kategoriak), maila handiagoa eskatzen da, lehiaketak duen mailaren araberakoa.

Antolakuntza:

Klubak Zuzendaritza-batzorde bat du, kirol-sekzio bakoitzeko 2 ordezkarik, Gurasoen Elkarteko 2 kidek, Ikastetxeko Zuzendariak (Klubeko Presidente modura) eta Kiroldegiko Arduradunak (Idazkari modura) osatzen dutena.

Kirol-sekzio bakoitzak berezko barne-antolamendua du (Zuzendaritza, aurrekontua, entrenatzaileak, etab.) eta diru-sarrera modura kuota bat (denboraldi bakoitzeko aurrekontuetan ezartzen dena) eta ikastetxetik, Gurasoen Elkartetik eta beste instituzio batzuetatik (Foru Aldundia, Federazioak edo hainbat babesle) iristen diren diru-laguntzak ditu.

Klubak badaki kirolak garrantzia handia duela haurraren prestakuntzan. Xehetasun guztiak hartzen dira kontuan eta kirolaria arduratsua izatea eskatzen da, besteak beste, kirol aztura garrantzitsua garatzeko hartutako konpromisoarekin.

Gurasoen partaidetza aktiboa eskatzen da, besteak beste, zuzendari, delegatu edota entrenatzaile eginkizunetan aritzeko.

Aisialdirako zuzendari-begiralea

Kurkudi eskola

Escuela Cristiana

KURKUDI AISIALDIRAKO ESKOLA irabazi asmorik gabeko entitatea da, Euskal Herriko Misiolari Klaretarrek sustatua. Bere ibilbideari 2000. urtean ekin zion.

Aisialdirako Begirale eta Zuzendari boluntarioz osatutako Eskola bat gara, Aisialdirako begirale, katekista, kirol-hezitzaile eta gizarte-bazterkeriarekin lotutako errealitatean aritzen diren boluntarioei kalitatezko prestakuntza eskaintzea duena xede. Modu horretan, pertsona horiek haur, nerabe eta gazteekin beren eginkizun hezitzailea garatu ahal izateko.

Gure egoitza nagusia Leioan dago, Claret Askartza ikastetxean, eta bertatik Euskal Herriko taldeetan dauden premiez arduratzen gara.

KURKUDI Eskolak ematen dituen Begirale eta Zuzendarientzako ikastaroek Bizkaiko Foru Aldundiaren onarpena dute. Prestakuntzaren amaieran Begirale edota Zuzendari Titulua ematen da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak onartua (419/1994 dekretua).

Edozein informazio nahi izatera, jarri hemen harremanetan:

KURKUDI ESKOLA
Sarriena, 173
48940 - LEIOA (Bizkaia)

Telefonoa: 94 463 95 25

Inprimaki honi jarraituz zure zalantza edo kontsulta azal dezakezu

Formulario de contacto

Askartza Martxa

Askartza Martxa

Escuela Cristiana

Nori zuzendua:

DBHko lehen mailatik aurrerako ikasleei.

Helburuak:

  • Gorputza komunikaziorako tresna modura erabiliz espresatzen jakitea.
  • Mimoaren oinarriak ezagutzea.
  • Mimoaren eta pantomimaren errepresentazioak prestatu eta antzeztea.
  • Antzerki-makillajea ikastea.
  • Une jakin batzuetan abesteko erlijio-kantu modernoak prestatzea.