Lehentasunak

Hurrengo lerroetan ikasturte honetan Ikastetxeko esparru ezberdinetan lehentasunezkoak izango diren alderdiei buruzko deskribapen laburra egingo dugu. Lehentasunezko alderdi horiek aurreko ikasturtean proposatutakoaren segida dira. Lehentasun horiek Entitate Titularretik (Probintziako Hezkuntza Plana), ikastetxetik (Plan Estrategikoa) eta gure kudeaketa-sistemaren hobekuntzatik (Kanpo Ebaluazioa, diagnosi-ebaluazioak, diagnosiak, etab.).

Hezkuntzarekin lotutako lehentasunei dagokienez hauek nabarmendu nahi ditugu:

Hezkuntza-berrikuntza.

Heziketa-eredu hori balio erantsi egiaztatua duten heziketa-esperientzietan oinarritzea nahi dugu, gure hezkuntza-prozesua hobetzeko lagungarri izango direnak. Ildo horretatik, garatzeko teknologia modura, Elkarrizketa bidezko Irakaskuntza indartzeko egiten ari garen ahalegina azpimarratu nahi dugu: solasaldia, eztabaidak, talde interaktiboak, etab.

Eleaniztasuna

Aurrera egiten ari den beste esperientzia bat, dagoeneko etapa guztietan finkatu dena, hizkuntzen aldeko apustua da. Horrela, adibide batera, haur hezkuntzan ingelesa barneratu dugu eta Bigarren Hezkuntzan egonaldi edo trukeak egiten ditugu: Science, Gizartea ingelesez, trukeak Boston, Vire edo Alemanian... Horrez gain, alderdi horretan gure irakasleak prestatzeko apustua egin dugula aipatu behar dugu.

IKT tresnen garapena.

Horri dagokionez Eskola 2.0. programa lagungarri da oso. Baina, horrez gain, ikastetxeak informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriekin lotutako berezko estrategia garatzen jarraitzen du. Bestalde, informatika-gelak errendimendu betean egongo dira. Horrela, informatika-eskoletan ez ezik, beste ikasgai batzuetan ere erabiliko dira.

Ebanjelizazioa.

Ikastetxean lehentasunezko kontua izan da eta izango da Claret Askartza Ikastetxea plataforma ebanjelizatzaile modura sendotzera bideratutako estrategia. Asko eta anitzak dira ildo horretan aurrera egiteko bideak: Oratorioak, kanpainak, bizikidetza-jardunaldiak, ospakizunak, kanpamenduak, denbora librea, konfirmazio-taldeak, etab.

Ikaslearen motibazioa.

Ikastetxeak gure ikasleen osoko garapena du xede. Horregatik, guretzat lehentasunezko kontua da ikaslea bere hezkuntza-prozesuaren arduradun eta protagonista izan dadila, modu horretan, osoko garapenari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, ezagutzak baitaratu edo azterketak gainditzera mugatu gabe. Horretarako, ahalegina egiten dugu harreran, hainbat ekimenen partaidetzan, orientazio akademiko eta deierazkoan, etab.

 

Gure jarduerari dagozkion lehentasunak ez ezik, ikastetxearen kudeaketa orokorra ere kontuan izan behar dugu. Horri dagokionez, hauek dira gure lehentasunak:

Kudeaketa-ereduan aurrera egitea.

Ibilbide luzearen alde egiten dugu. Zilarrezko Q zigilua jaso dugu. Horrek eredu horren aldeko apustua berresteko balio digu, izan ere, orain arte egindakoa aitortua izan da eta jarraitu beharreko bidea eta izan nahi dugun etorkizuna finkatzen du. Horrenbestez, gure interes-taldeekin lanean jarraitzen dugu, guztion partaidetza eta inplikazioa sustatuz arrakasta lortzeko formula modura, guztion arrakastaren formula modura.

Efizientzia hobetzea.

Bizi dugun krisi-garaiak are arduratsuago izatera behartzen gaitu, bai beti mugatuak diren baliabideen erabilpenari dagokionez, eta baita premiei erantzuteko baliabide berrien arrazionalizazioari eta lehenespenari dagokionez ere. Garaiotan alderdi ekonomikoak garrantzia berezia du, ikastetxeko familiok burutzen dugun ahaleginaren erantzun modura.