Ikastetxe Kristau eta Klaretarra

Misiolari Klaretarrak

Misiolari Klaretarrak

Logo CMF

San Antonio Mª Claret jaunak, gure munduari Jesusen maitasuna emateko pertsonak behar zirela ikusita, Misiolari Klaretarren Kongregazioa sortu zuen, misio horretan berarekin kolabora zezaten (www.claret.org).

Kongregazioak Elizan duen misioa fededunen komunitateak bultzatu eta egonkortuz betetzen du, hala Jesus ezagutzen ez den lekuetan ezagutarazteko lana eginez, nola fededunen bizitza kristaua berrituz. Horretarako, mundu ez kristaua, kristautasunetik aldendutako taldeak, txiroak, gazteak eta familia dira bere esku-hartzearen jomuga. Horrez gain, ebanjelizatzaile berrien prestakuntzan aritzen da. Klaretarrek misio bera duten sekular ugarirekin batera garatzen dute beren lana, esparru oso anitzetan: heziketa, haur eta gazteen pastoralgintza, parrokiak, sekularrak ebanjelizatzaileko ahalegina, ad gente misioak, misio herrikoiak, giza garapena, argitalpenak, etab.

Gaur egun, 3.000 klaretar baino gehiago gaude, 5 kontinenteetako 60 herrialde baino gehiagoetan zehar barreiaturik gaudenak. Lurraldeka (probintziak) antolatzen gara eta gure ikastetxea Euskal Herriko Probintzian kokatzen da (www.misionerosclaretianos.org). Probintzia horretan hauek sartzen dira:

  • Leioa:
  • Bilbo:
    • Kuria Probintziala
    • Mariaren Bihotza eta San Rafael parrokiak
    • Claret Sozial Fondoa Fundazioa
  • Agurain:
  • Vitoria - Gasteiz:
    • S. Pablo parrokia Ariznabarran
    • Landa-parrokietarako arreta
  • Iruñea:
    • Cardenal Larraona Ikastetxea: www.larraonaclaret.org
    • Larraona Ikastetxe Nagusia (Unibertsitateko ikasleak): www.larraona.org
    • S. Fermin Aldapakoa: Basilika eta zaharrenentzako laguntza-etxea.
  • Misión del Norte de Potosí, Bolivian, 1974az geroztik, bereziki haurrak babesean hartzeari dagokionez kolaboratzen dugularik.

Misiolari klaretarren inguruan, eta ebanjelizatzeko misioaren laguntza modura, beste plataforma batzuk ere eratu dira:

  • ClaretGazteak:: Euskal Herriko Misiolari Klaretarren Haurren eta Gazteen Deierazko Pastoraltzaren Bloga http://claretgazteak.wordpress.com/
  • Kurkudi Eskola, Aisialdirako Begirale eta Zuzendarien Eskola. Kurkudi Eskola
  • Proclade-Yanapay, Hegoaldea garatzeko proiektuak kudeatzen eta Iparraldea sentsibilizatzen aritzen den gobernuz kanpoko erakundea, www.procladeyanapay.com
  • Sortarazi, Bazterkeria-egoeran diren edo izateko arriskuan diren gizon eta emakumeen osoko garapena sustatu eta laguntzeko Sekular Klaretarren Elkartea: www.sortarazi.org
  • Kirol-klubak
  • Gazte Elkarteak
    • Askartza Gazte Elkartea
    • Larraona Claret Gazte Elkartea
    • Egunsentia Gazte Elkartea
    • Mariaren Bihotza Gazte Elkartea

Claret

San Antonio María Claret

San Antonio Mara Claret

Antonio Mª Claret 1807ko abenduaren 23an jaio zen Sallenten (Bartzelona), familiako ehun-lantegi txiki bati esker bizi zen familia kristau batean. Ehungintzaren industriarako aparteko trebetasunak zituenez, etorkizun oparoa zuen. Dena den, Claretek apaiz ordenatzeko eta bere bizitza Jesusen Hitza iragartzera bideratzeko erabakia hartu zuen. Apaiz modura, lehen urteetan Katalunia eta Kanariar Uharteetako herrietan barna ibili zen Jesusen mezua ezagutaraziz.

1849ko uztailaren 16an, beste bost apaizekin batera, Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolarien edo Misiolari Klaretarren Kongregazioa sortu zuen Vic herrian (Bartzelona).

Urte hartan, hilabete batzuk beranduago, Kubako Artzapezpiku izendatu zuten. Uharte hartan arrazak eragindako bazterkeria eta bazterkeria soziala eguneroko ogia ziren. Hala, ekintza pastoral nekaezinean murgildu zen, justiziaren xerka. Gizon praktikoa izan zen, besteak beste, parrokia guztietan haur eta adin nagusikoentzako instituzio erlijiozko eta sozialak fundatu zituen, eskola tekniko eta nekazaritzakoak sortu zituen, eta Aurrezki Kutxak hedatu zituen. Holguin hirian, txiroen defentsan aritzearen ondorioz, atentatu larri bat pairatu zuen eta hartako arrastoak heriotzara arte eraman behar izan zituen berarekin.

1857an Isabel II Erreginak bere konfesore izendatu zuen. Madrilen bere karguari zegozkion betekizunekin batera apostolu-lanean murgildu zen buru-belarri, batez ere, predikazioa eta prentsa baliatuz.

Vatikanoko Lehen Kontzilioan parte hartu zuen eta, hura amaituta, Espainian zegoen egoera politikoa zela medio herrialdera sartu ezin zuenez, Fontfroideko (Frantzia) monasterio zistertarrean babestu zen. Bertan hil zen 1870eko urriaren 24an.

Pio XIIak santu izendatu zuen 1950eko maiatzaren 7an.

Claret apostoluen estiloko misiolaria izan zen bizitza osoan zehar. Elizaren alde sendo egin zuen, jite misiolaria zuen, Maria eta Eukaristia maite zituen, Jesukristoren Berri Onaren iragarpenean premiazko, egokien eta eraginkorrena zena asmatzeko intuizioa zuen, txiroen alde egiteko erabakia hartu zuen. Horregatik guztiagatik, guretzat aparteko pizgarria da.

Familia Klaretarra

Familia Klaretarra

San Antonio Maria Claret fundatzailetzat dugun edo bere espiritua partekatzen dugun kongregazio eta instituzio multzo batek osatzen dugu Familia Klaretarra. Espiritu Santuak Elizan agindu zion misioa betetzen jarraitzen dugu elkarrekin.

"Mariaren Bihotz Garbiaren Seme Misiolariak"(Misiolari Klaretarrak), San Antonio Maria Claretek fundatutakoa Vic herrian (Espainia), 1849an. (www.claret.org)

"Maria Bihotz Garbiaren Lekaideak Misiolari Klaretarrak", San Antonio Maria Claret eta Ama Maria Antonia Parisek sortutakoa Kuban, 1855ean. (http://www.claretianasrmi.org)

"Filiación Cordimariana" Institutu Sekularrak, San Antonio Maria Claretek sortua 1847an, Plasencian antolatzen da (Cáceresen, Espainia) 1943az geroztik, eta zuzenbide pontifikaleko Institutu Sekular modura onartua1973an. (http://www.seglaresclaretianos.org)

"Sekular Klaretarren Mugimendua", San Antonio Maria Clareten proiektu batean inspiratuta, 1846an sortua, Pontifize-kontseiluak onartua Laikoentzat 1988an. (http://www.seglaresclaretianos.org)

"Mariaren Bihotz Garbiaren Misiolariak", 1909an Aita Armengol Coll Txit Agurgarriak (CMF), Ekuatore Gineako bikario apostolutarrak eta Ama Imelda Makolek sortutakoa.

"Mariaren Bihotz Garbiaren Misiolariak", 1909an Aita Armengol Coll Txit Agurgarriak (CMF), Ekuatore Gineako bikario apostolutarrak eta Ama Imelda Makolek sortutakoa.

"Mariaren Bihotzaren Misiolariak", Mexikon fundatutakoa 1921ean, Aita Julian Collell (CMF) eta Ama Carmen Serranok. (http://www.miscordi.com.mx)

"Instituzio Klaretarraren Misiolariak", Vic herrian fundatutakoa (España) 1951n, Aita Luis Pujol (CMF) eta Ama Mª Dolores Solak. (www.claretianasmic.org)

"San Antonio Mª Clarecen Misiolariak", Londrinan (Paraná - Brasil) sortutakoa 1958an Aita Geraldo Fernandes Txit Agurgarriak (CMF), hiriko artzapezpikuak, eta Amai Leonia Militok. (http://www.missionariesamclaret.it)

Eskola Kristaua

Eskola Kristaua

Eskola Kristaua

Gure ikastetxean irakaskuntza kristaua ematen dugu eta Kristau Eskola izeneko eskola euskaldunen sarean barneratzen da. Halaber, Eskola Katolikoen Erakundean sartzen da, estatu osoko kongregazio erlijiozko eta Ideario Katolikoko ikastetxe guztiak hartzen dituena.

Hezkuntza-Komunitatea

Hezkuntza-Komunitatea

Hezkuntza Elkarteak ikasleen heziketa integrala du helburu eta eraiki eta aberasten da berau osatzen duten kide guztien parte hartze aktibo, koordinatu eta arduratsuaren bidez, bakoitzaren ahalmen, aukera eta gaitasunen arabera.

  • Entitate Titularrak, Euskal Herriko Probintziako Klaretar Misiolariak, hezkuntza-eredua definitzen duten printzipioak adierazi eta horiei jarraipena emateko ardura du, baita ere heziketaren leialtasuna bermatzen duten jarduera-irizpideak.
  • Irakasleek ikasleen fede-hezkuntzaren, irakaste- eta ikaste-prozesuaren, laguntzaren, tutoretza eta orientabidearen ardura dute, eta beren lanaren bidez ikastetxearen etengabeko hobekuntzan lagundu behar dute.
  • Ikasleek beren ikasketaren, heldutasun integralaren eta ikastetxearen eta elkarbizitzaren hobekuntzan laguntzako ardura dute.
  • Ikasleen aitak eta amak dira beren seme-alaben heziketaren lehengo arduradunak. Hezkuntzaren gure ikusmoldeak, familiaren osagarri gisa, ikastetxe eta familiaren artean harreman hurbila eskatzen digu heziketa jarduera koherentea lortzeko asmoz.
  • Administrazio eta zerbitzuetako langileek ikastetxearen heziketa- eta ebanjelizazio-lanean laguntzeko ardura dute. Ikastetxearen funtzionamenduan laguntzaileak dira eta beren bizitzaren lekukotasunarekin hezten dute.
  • Ikasle ohiak ikastetxeko hezkuntza komunitatearen luzapen biziak dira.
  • Eskolaz kanpoko begiraleak, oro har ikasle ohiak, eskolaz kanpoko denboran Askartza Claret ikastetxearen esparruan ikasleen prestakuntzan laguntzen dute.

Pertsona hauek guztiek Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren garapena bermatzen dute, pertsona bezala eredua izanik, begirale bezala profesionalak eta etengabeko prestakuntzan daudenak.